euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erreakzionatzen: elastikoak sortu ditu Villegasko Euskal Etxeak, sukaldaritza irakasten du online eta anoak saltzen ditu

2020/09/14

Euskal Etxeko eledunetako bat, Victor Eguren, elastiko berria soinean. Lortu al duzu zeurea?
Euskal Etxeko eledunetako bat, Victor Eguren, elastiko berria soinean. Lortu al duzu zeurea?

PUBLIZITATEA

General Villegas, Argentina. Beste askok bezala, garaietara egokitu behar izan du Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeak. Itxialdian ezin izan ditu egoitzako bere ohiko afariak antolatu, baina irtenbide bat aurkitu du: platerak bertan prestatu eta EEak berak etxeratu dizkie bere kide eta lagunei. ‘Sua Piztu’ (sic) izeneko sukaldaritza ikastaro bat ere hasi da sareratzen. Janari salmenten alorrean, abuztuaren 9an eginikoan, tripakiak bizkaitar erara prestatu eta 160 anoa saldu zituen.

Euskal etxeko lagunek jakinarazi dute hauek bezalako ekintzak bi helbururekin egiten dituztela: pandemia garaian komunitatearekin kontaktuan segitzea eta, diru pixkat eginez, egoitzaren gastu finkoei aurre egin segitu ahal izatea.


[EEko Maria Zaton eta Victor Eguren plan berria azaltzen InfoVillegas-i... baita ere nola prestatu tripakiak bizkaitar erara 160entzat]

Elastiko berriak

Euren ekimenei zabalkundea eman eta aldi berean elkartearentzat sos puxkat bildu eta aurrera egin ahal izateko helburu berarekin, elastiko berriak diseinatu ditu Euskal Etxeak eta salgai ipini ditu dagoeneko. Erosi nahi dituenak Whatsapp bidez kontakta dezake Euskal Etxeko batzordeko kideekin, hemendik.

-Euskal Etxea Facebook-en, Centro Basko Villegas



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia