euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elkarrizketa Josu Garritz harrijasotzaile mexikarrarekin, 19 urterekin Diasporako gazteak animatzen ditu (ikus bideoa)

2020/07/13

65 kiloko harri bat altxatu zuen Josu Garritzek 18 aldiz Mexikoko 2019ko Diasporaren Egunean
65 kiloko harri bat altxatu zuen Josu Garritzek 18 aldiz Mexikoko 2019ko Diasporaren Egunean

PUBLIZITATEA

Sabrina Otegui, Buenos Aires-Mexiko Hiria. Josu Garritzek Nafarroako eta Bizkaiko euskal arbasoak ditu eta horregatik txiki-txikitan hasi zen Mexiko Hiriko Euskal Etxera joaten. Are gehiago, gaur egun jo ta ke dabil adierazgarrienetakoa den euskal herri kirol batean, harri-jasotzean hain zuzen, bere bi pasio uztartuta: indar kirolak eta euskal jatorriduna izatearen harrotasuna.

Josu hastear dago goi mailako ikasketak –Entretenimendu Enpresen Zuzendaritza ikasiko du Anahuac-eko Unibertsitatean– eta koronabirusa tarteko bertan behera utzi behar izan ditu Euskal Herrira lehenengo aldiz bidaiatzeko zeuzkan planak. Hala ere, Atlantikoa zeharkatzeko asmo osoa dauka, berraitona-amonen herriak ezagutu nahi dituelako: Josu Garritz iruindarrak eta Alicia Ruiz bilbotarrak 1938. urtean utzi behar izan zuten jaioterria, Mexikora ihes egiteko errefuxiatu.

Josuk aita, aitona eta birraitonaren banatzen du Josu izena. Bere aitona Josu Garritz ere (Mexikon jaiotako Garritz-Ruiz familiaren lehenengo belaunaldikoa) kirolari eta kirolzalea da. Izan ere, munduko pilota txapelduna izan zen 1978tik 1982ra, beste lorpen batzuen artean. Kirolari fina izateaz gain, musikan ere badabil Josu gaztea. Bateria jotzen du ‘Hacunos’ izeneko taldean eta bere abestiak Spotify-n entzun daitezke.

Josuk ez dauka sare sozialik. Berarekin kontaktatu nahiko luketen EHkoek edo Diasporan kirol honi buruz gehiago jakin nahi dutenek hona idatz dezakete: jgarritzc@gmail.com.


[EuskalKultura.eus-ek Josu Garritzi egindako elkarrizketa (itzulpena ez da literala) ]
[bideoaren aazken zatian, Josu Garritzen altxaldiak Mexikoko Euskal Etxean]



Komentarioak

  • Aurrera Garritz

    Familia bikaina Mexikon Garriztarrak, zorionak Josu gazteenari!

    Damian M. Goitia (Mexiko Hiria, Mexiko), 2020/07/15 16:37

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia