euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekainaren 30era arte duzu BEOren 2023ko sormen beketako bat eskatzeko, gaia euskal emakumearen ahalduntzea

2023/05/23

BEOren sormen bekak aukera paregabea dira gazte ikasle sortzaileentzat, pasatzen ez uzteko modukoak
BEOren sormen bekak aukera paregabea dira gazte ikasle sortzaileentzat, pasatzen ez uzteko modukoak

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. BEO Basque Educational Organization erakunde euskal estatubatuarrak, arte bisualak, eszenikoak edo literarioak lantzeko bi beka emango ditu 2023-2024 ikasturtean AEBko college edo unibertsitate batean izena emanda dauden eta eskoletara doazen beste hainbeste ikasleri, bakoitza bi milar dolarrekoa, BEOk college edo unibertsitatearen bitartez emana. Deialdian parte hartzeko epea ekainaren 30era arte dago zabalik, parte hartzeko asmoa aurkezteari dagokionez, eta uztailaren 31ra arte, lanak bidaltzeari bagagozkio.

Aurtengo gaia euskal emakumearen ahalduntzea da. Parte hartzaile bakoitzak artelan bisual, eszeniko edo literario bat sortzea da proposamena, euskal emakume jakin batek bere bizitzan nola eragin duen eta bere euskal nortasunari forma nola eman zion erakusteko. Irabazle suertatzen diren lanak zuzeneko aurkezpen batean jendaurretuk dira (ahal bada) edo bestela bideo grabazio baten bidez, BEOk urrian ospatu ohi duen Basque Cultural Day barnean, eta gero elkartearen webgunean erakutsiko dira.

Emakumearen ahalduntzea da lantzeko gaia eta 2.000 dolarreko bi beka emango dira

Urtero bezala, sormena bereziki baloratuko da. Literatur aurkezpenek ez dira bost orrialdetik gorakoak izango eta poesia, ipuina, saiakera, kazetaritza, ez-fikzioa, fikzioa, prosa edo drama izan daitezke. Ikusizko aurkezpenek, bereizmen handikoak beharko dute izan eta marrazkia, pintura, grabatua, argazkigintza, zinema/bideoa, arte digitala, eskultura, zeramika, diseinua edo artisautza arlokoak izan daitezke. Azkenik, arte eszenikoen aurkezpenei dagokienez, ez dira 10 minutu baino luzeagoak izango, eta bertsolaritza, dantza, musika, opera, antzerkia, magia, ahozko hitza, zirkuko arteak, musika-antzerkia, mimoa, txotxongiloak-eta barne dira.

Deialdiaren argibideak, xehetasunak eta izen-ematea hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia