euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ehun urtetik gora darama pilotak bizi-bizi Tandil-en: Asquet-en kantxatik, 1895ean, gaurdaino

2012/03/21

Tandilgo Euskal Etxeak bere baitan daukan pilotalekua (argazkia EuskalKultura.com-en artxiboa)
Tandilgo Euskal Etxeak bere baitan daukan pilotalekua (argazkia EuskalKultura.com-en artxiboa)

PUBLIZITATEA

"oroitzapenen frontoia: desagertu diren antzinako kantxak" izenburupean, pilotari buruzko artikulu interesgarria zekarren atzokoan Tandil herriko Tandil Diario egunkariak, euskal pilotak Buenos Aires probintzia argentinarreko hiri horretan izan duen historia historia bilduz. Claudio Acevedok sinaturik, artikuluak hiriak izan dituen pilotalekuen historia egiten du, Asquet delako batek 1895ean eraiki zuen kantxatik abiatu eta gaur egungoetara iritsiz, aipatuz azken hauen artean Club Hipiko eta 'ferrocarril Sud'ekoa, Club Nahuel-ekoa, La Florida eta Banco Provincia-koa eta, bistan da, Euskal Etxeak bere baitan duena. Artikulua ekarri dugu hona.

Claudio Acevedo/Tandil, Argentina. Ehun urtetik gorako historia dauka euskal erroak dituen eta hemen garapen argentinarra izan duen kirol honek Tandilen, Frontoi bakoitzak, trinkete bakoitzak bere historia dauka gorderik, denboraren poderioz pasadizo gogoangarrien lekuko izan ziren horma horietako batzuk behera etorriak badira ere.

1895. urtea zen Asquet jaunak, 'el frances' esaten zioten, pilota kantxa eraiki zuenean Pinto eta Alem kaleen arteko izkinean, frantses ostatuan. Geroago etorriko zen Yrigoyen-en frontoia (gero pasatiempoak funtzionatuko zuen hor) Rodriguez 800 helbidean, Rodriguez 800 helbidean, gaur errentagai dagoen aretoa kokatzen den lekuan.

Geroago sortu zen Usandizaga kantxa eta hor aritu ziren jokalari Ramon eta Antonio Santamarina, besteak beste.

Eliza ere ez zen atzena geratu eta 1902an Guerrero erretoreak frontoia ezarri zuen parrokiaren alboetako batean inguruko eskoletako haurrentzat.

Seguruenik pilotari zaharrenek gogoan edukiko dute nostalgiaz 'Los Vasquitos' esaten zitzaion kantxa, desafio handiak bizi izan zituen lekua, Alem eta San Martin kaleetan, gaur egun zerbitzugunea dagoen horretan.

1925/9/8, pilotari gazte talde batek 'Club Pelotaris Tandil' sortu zuen data izan zen eta bere jarduna Esnaola jaunaren kantxa errentatuz hasi zuen (Colon 1363), gero Tandil Cicles Club egongo zen lekuan.

1929an Alperte y Cia-ren 'Tandil' kantxa estreinatu zen, eta kantxei buruz ari garenez, nola ez oroitu 'La Porteña' biltegiko frontoi historikoa, gaur egun zutik dirauen horma bakar bat geratzen bada ere.

Jainkoari eskerrak 'antzinako' kantxetako batzuk segitzen dute egun aktibo, hala nola Club Hipico eta Ferrocarril Sud, eta ez hain zaharra Euskal Etxearen baitakoa. Hauei Club Nahuel-ekoa gehitu behar zaie eta La Florida kintakoa eta Banco Provinciarena.

Lerro hauek bailatuko ditut gure kirola sustatzeko edozein pilota kantxan dela ere. Gaur egun aukera dago mutilek eta, zergatik ez, neskek praktika dezaten (gogoratu behar da egun ez dagoela nesken txapelketarik, Federazioak antolatukorik). Are gehiago azken Joko Panamerikanoetan, Gral Galarzako (Entre Rios) Veronica Stele eta La Platako Lis Garcia Calderon jokalariek urrezko domina iarabazi zuten trinkete goman. Egunen batean jokoa olinpikoa izatea igurikatzen dut.

Pelotariok, segi dezagun historia egiten.

(2012-03-20ean Tandil Diario-n argitara emana)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia