Pilotari euskal argentinarrak San Frantziskoko pilota txapelketan
2008/08/01
Honako elkarrizketa 2008ko otsailaren 9tik 17ra bitartean San Frantziskoko (USA) 'Basque Cultural Center'-en jokatu zen pilota txapelketan parte hartu zuten Argentinako ordezkariei egin zien EuskalKultura.com-ek. Irudietan agertzen direnak Necocheako Joseba Bilbao eta La Platako Maria Lis Calderón dira, eta bertan agertzen ez den hirugarren ordezkaria Tandil-eko Gastón Inchausti izan zen, hiruak FEVA ordezkatuz bidaiatuak. Txapelketaren azkena Juan Jose Ibarretxe lehendakariak San Frantziskora egin zuen bisitaldiarekin batera gertatu zen. Gaztelaniaz.