euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHAA buletinak gaur argitaratu du egoera larrian dauden kanpoko euskaldunentzako 2017 laguntza Deialdia

2017/10/25

Gaurko, urriaren 25eko, buletin ofizialak eman du argitara 2017ko egoera larriko dirulaguntzen deialdia
Gaurko, urriaren 25eko, buletin ofizialak eman du argitara 2017ko egoera larriko dirulaguntzen deialdia

PUBLIZITATEA

EHAA-BOPV buletin ofizialak gaurko, urriaren 25eko dataz eman du argitara kanpoan diren euskal gizataldeetako parte diren pertsonen premia larriko egoerei eta laguntza-beharrei erantzuteko 2017ko laguntza deialdia. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bere atzoko bileran onartu zituen laguntza hauek 202,000 euroko zuzkidura izango dute eta bihartik aurrera eskatu ahal izango dira Euskal Etxeen bidez. Eskabideen azken eguna azaroaren 25a izango da.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak atzo onatu eta EHAA-BOPV buletinak gaur argitaratutako Ebazpenak biltzen dituen laguntzei esker arreta jasoko dute gizarte-bazterketa egoera larrian dauden pertsonek, dela herrialde batzuetan izandako moneta-oszilazioen eta ekonomia-gabezien egoeragatik, dela adinagatik, dela gabezia-egoerengatik, dela osasun-krisialdiengatik edota bat-batean sortutako istripuen ondoriozko ezgaitasunengatik, besteak beste.

Eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Euskal gizataldeko kidea direla egiaztatzea.
b) Atzerrian bizitzea.
c) Laguntzako beharrei edo premia larriko egoerei aurre egitea ahalbidetzen duten ondasunik edo diru-sarrerarik ez edukitzea.
d) Etxe partikularretan bizitzea, eta araudi edo estatutuengatik laguntza eman behar dieten talde, komunitate edo erakundeetako kide ez izatea.

Laguntzak emateko orduan familiako egoera ekonomikoa hartuko da kontuan herrialdeko batez besteko errentarekin lotuta, bai eta osasun-gertakizunaren edo premia handiko egoeraren larritasuna eta eskaera beharretara egokitzea ere.

Eskatutakoaren ehuneko 100era iritsi ahal izango dira laguntzak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen oinarrizko errentaren zenbatekoa izango da muga; nolanahi ere, osasun-gertakizunei aurre egiteko laguntzek ez dute muga hori izango.

2003an abiarazi zenetik, Eusko Jaurlaritzak urtero deitu du laguntza-programa hau, eta horren bidez laguntza jaso dute 70-100 familiak; gehienbat Argentina, Txile, Uruguai, Venezuela eta Kubakoak izan dira onuradunak.

-Ebazpena pdf-n, euskaraz; gaztelaniaz
-Ebazpenaren testu elebiduna
-Ebazpena EHAA-BOPVen webgunean

(artikulu hau laburpen bat baino ez da, lege balioa daukaten testuak link hauetan agertzen direnak dira) 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia