euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EH Sona 2021: Bulego, Ezpalak, Nøgen, Olatz Salvador eta izen gehiago Bartzelonan azaroaren 6tik abenduaren 10era

2021/10/29

Datorren asteko larunbatean, azaroaren 6an hasiko da 2021eko EH Sona euskal jaialdia Bartzelonan, Bulegoren kontzertuarekin
Datorren asteko larunbatean, azaroaren 6an hasiko da 2021eko EH Sona euskal jaialdia Bartzelonan, Bulegoren kontzertuarekin

PUBLIZITATEA

Bartzelona, Katalunia. Iazko edizioa pandemiagatik bertanbeheratuta, indar eta gogo berrituz dator Bartzelonan Euskal Herria Sona euskal musika jaialdiaren 23. edizioa, azaroaren 6tik abenduaren 10era. Datorren asteko larunbatetik aurrera eskal musika bizi-bizi entzun ahal izango da hiriburu katalanean, bertako urteroko musika egitarauan lekua eta izena egina duen jaialdi honen bitartez, kontzertuekin batera liburu aurkezpen bat ere bilduko duen programa batekin.

Taularatuko diren artista eta taldeak Bulego, Ezpalak, Polybius, Nøgen, Olatz Salvador, Aitorpenak, Huntza eta Roba Estesa izango dira; eta liburua aurkeztuko duen idazlea, Patxi Irurzun iruindarra, "Chucherías Herodes" jendaurretuz.

EGITARAUA

Azaroaren 6a, larunbata

Bulegoren kontzertua
-Non: Euskal Etxean
-Ordua: 21:00etan

Azaroaren 12a, ostirala

Olatz Salvador-en kontzertua
-Non: CAT
-Ordua: 22:00etan

Azaroaren 13a, larunbata

Ezpalak + Polybius-en kontzertua
-Non: La Deskomunal
-Ordua: 21:00etan

Azaroaren 19a, ostirala

Aitorpenak-en kontzertua
-Non: Euskal Etxea
-Ordua: 21:00etan

Azaroaren 20a, larunbata

Patxi Irurzunen "Chucherías Herodes" liburuaren aurkezpena
-Musika laguntzaile: Aitorpenak
-Non: Euskal Etxea
-Ordua: 19:00etan

Abenduaren 3a, ostirala

Huntza + Roba Estesa-ren kontzertua
-Non: Sala Apolo
-Ordua: 20:30etan

Abenduaren 10a, ostirala

Nøgen-en kontzertua
-Non: CAT
-Ordua: 22:00etan

[OHARRA: pandemiagatik indarrean dauden neurriei jarraiki, saioetara sartu ahal izateko COVID UE ziurtagiria, PCR proba (72 orduko tarte batean egina gehienez) edo antigenoen proba (48 lehenago egina gehienez) aurkeztuko beharko da]

Bartzelonako Euskal Etxea da EH Sonaren antolatzaile eta babesle eta laguntzaile ditu Etxepare Euskal Institutua, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza eta Kultura Saila, Airaka, Centre Artesà Tradicionàrius eta La Deskomunal Coop.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia