euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eduardo Chillida Katedra: aurrera darrai Alemanian 2018ko programak, aurten Frankfurt-en eta Berlinen

2018/01/22

Ein Haus für Goethe 1986, Eduardo Chillida, Frankfurt (argazkia Jose Antonio Abad)
Ein Haus für Goethe 1986, Eduardo Chillida, Frankfurt (argazkia Jose Antonio Abad)

PUBLIZITATEA

2013tik Frankfurteko "Johann Wolfgang Goethe Universität" Unibertsitatean burutzen den Eduardo Chillida Katedrak euskal arteari buruzko irakaskuntza espezializatua eta ikerketak sustatzea du helburu, eta urtez-urte aditu jakin bat gonbidatzen du bertako ikasleei euskal kulturaren inguruko edukia eskaintzeko. Aurtengo programa abian da jada eta Tobias Vogt Arte Garaikidearen Historia eta Teoriako irakasle bisitaria izango dute bertan.

Frankfurt, Alemania. Etxepare Euskal Institutuko iturriek jakinarazi dutenez, eskainiko dituen mintegiek bi bloke izango dituzte, bata Frankfurten azkeneko bi asteburuetan emana, urtarrilak 13-14 eta 20-21, eta bestea Berlinen, datozen beste bi asteburuetan,  urtarrilak 27-28 eta otsailak 3-4, eta klase teorikoez gain bi hirietara irteerak ere antolatuta. Arteak espazio publikoan duen paperaren inguruan hausnarketa bultzatuko du programak, kasu honetan Alemaniako bi hirien arteko alderaketa eginda.

Alde batetik unibertsitateko ikasleei eskainiko dizkie eskolak Vogt-ek, eskultura garaikidearen sarrera modura. Bertan orotara lau irteera egingo dituzte Alemaniako bi hirietan zehar, bertako eskultura eta instalazioak ikusi, deskribatu eta aztertuz, bertan dauden Chillidaren eskulturak abiapuntutzat hartuta. Bestalde, masterreko ikasleei mintegi espezializatuagoak eskainiko dizkie, 1900 urtetik honako hainbat kontzeptu eta sorkuntza metodo landuz, izen handiko eskultoreen lanak aztertuta.

Tobias Vogt artearen historian aditua da eta bere ikerketa lerroak hainbat gai jorratzen ditu: irudi eta hitzen arteko harremana, ekoizpen artistikoa arte garaikidean, artearen historiografia, edota agiri eta kontratuen bidezko artelanen egiaztatzea.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia