euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

DOCA jaialdian lehiakide, Ander Iriartek zuzendu 'Karpeta urdinak' dokumentala gaur estreinatuko da Buenos Airesen

2023/07/04

Ander Iriarte zuzendari oiartzuarraren Karpeta urdinak filma Nazioarteko Film Luzeak sailean lehiatuko da Buenos Airesen, Film Dokumentalaren Nazioarteko Zinemaldian
Ander Iriarte zuzendari oiartzuarraren Karpeta urdinak filma Nazioarteko Film Luzeak sailean lehiatuko da Buenos Airesen, Film Dokumentalaren Nazioarteko Zinemaldian

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Gaur asteartea, uztailaren 4an, Ander Iriarte euskal zuzendariaren 'Karpeta urdinak' dokumentala estreinatuko da Buenos Airesen, DOCA Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren baitan. Zinemagile oiartzuarrak 60ko hamarkadan poliziak bere aita atxilotu eta torturatu izana ikertzen du filmean, baita 1960 eta 2014 artean Euskadin salatutako beste 4112 kasuak ere. Dokumentala Donostian estreinatu zen Zinemaldiaren iazko edizioan. Harrezkero, jaialdi askotan parte hartu du, eta, besteak beste, Publikoaren Saria jaso du bukatu berria den Documenta Madrid jaialdiaren hogeigarren edizioan.

Anderrek susmatzen du, beste askok bezala aitak komisarian jasan zuena tortura izan zela. Bere susmoa argitu nahian, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren barruan egindako “1960tik 2014ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutako tortura eta tratu txarrak ikertzeko proiektua” ezagutuko du. Ikerketa honek argitaratzen dituen emaitzekin, proiektuan parte hartu zuten mediku, psikologo, psikiatra eta abokatuen eskutik tortura psikologikoa, Istanbulgo Protokoloa edo hurbilketa estatistikoa bezalako kontzeptuetan sakonduko du, ipar globaleko torturaren errealitatea ezagutaraziz.

 
Ander Iriartek zuzendutako "Karpeta urdinak" (2022) dokumentalaren trailerra

Karpeta urdinak zinemaldiko Nazioarteko Film Luzeen sailean lehiatuko den bost filmetako bat da. Proiekzioa gaur uztailaren 4an izango da 18:30etan Leonardo Favio Auditorioan, BCN Biblioteca del Congreso de la Nación-en, Adolfo Alsina 1835 helbidean. Iraupena: 113 min. Sarrera libre eta doakoa da, baina aretoren edukierara mugatua, iritsiera-ordenaren arabera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia