euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporaren Eguna ospatzekotan zaude irailaren 8an? Esaiozu Jaurlaritzari, zeurea ere munduko programan sar dezaten

2019/08/12

Deia egin du Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna ospatu eta zeure ospakizunaren xehetasunak aldez aurretik helarazteko
Deia egin du Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna ospatu eta zeure ospakizunaren xehetasunak aldez aurretik helarazteko

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. 2018tik irailaren 8a da munduan "Euskal Diasporaren Eguna", Euskal Herriak eta munduko euskaldunek eta euskal etxeek berek gure diasporaren egitatea, izaera eta ekarria aldarrikatzeko eguna. Iaz ospatu zen lehenengo aldiz eta argi geratu zen bazegoela gogoa, beharra eta egarria Diasporak berak bere burua aldarrikatu eta bereziki Euskal Herriko euskaldunei eurei buruzko ezagutza era errekonozimendua eskatzeko, handia baita Euskal Herriak bere diasporarekin zentzu horretan daukan zorra.

Joan den urteko edizio zinez arrakastatsua eta gero, orduan Euskal Diasporaren Egunaren inguruan mundu osoko hainbat eta hainbat euskal etxetan Zortzigarren Probintzia deitua dena aldarrikatuz eginiko ekitaldi, elkarretaratze, saio, bilkura eta gainerakoak asko izan baziren, aurtengoan zenbaki hori askoz handiagoa izatea espero da.

Horregatik, hauxe da munduko euskal etxe guztiei Eusko Jaurlaritzak eskatzen diena:

-Iaz zeure euskal etxean ekitaldirik antolatu ez bazenuten, aurten garaiz zabiltza. Edozein dela ere Egunarekin bat egiteko antolatu duzuena (topa egite bat, ekitaldi publiko bat, dantza-emanaldi bat, tokiko egunkarian artikulu bat argitaratzea, elkarrizketa bat bertako TV batean, film emanaldi bat edo beste edozein motako aurkezpen edo ekitaldirik), abisatu eta pasaiozu informazioa Eusko Jaurlaritzar (hona gonbidapen idatzia), zeure ekitaldi horrek ere, munduko gainerako euskal etxeenekin batera, Euskal Diasporaren Eguneko programa barruan sartutaa zabalkunderik handiena izan dezan

Badauzkazu etxeko lanak. Pentsatu duzu zeurean zer egin irailaren 8arekin bat egiteko?

Gogoratu zeure informazioa euskaletxeak@euskadi.eus helbidera bidaltzea.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia