euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren osteguna uztaileko lehen osteguna da eta euskal zaporeko hitzordua antolatu dute Boiseko erdigune auzoan

2021/06/29

Euskal gastronomia, musika, kirolak eta arteaz disfrutatzeko aukera Boiseko erdigunean ostegun honetan
Euskal gastronomia, musika, kirolak eta arteaz disfrutatzeko aukera Boiseko erdigunean ostegun honetan

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Boiseko erdigune historikoko bizitasuna eta giroa sustatu nahi ditu bertako Downtown Boise elkarteak eta ekitaldi berezi bat antolatu ohi du hilero lehen ostegunean. Ostegun hau uztailaren lehena da eta euskal kulturari egokitu zaio protagonismo berezia, Downtown Boise Basque Museum & Cultural Center-rekin lankide eta hiriko artista eta merkatariekin batera, proposamen erakargarriz beteriko gaua prestaturik hurbiltzen direnei eskaintzeko.

Ekitaldiak, oro har, arratsaldeko 17etatik 21etara egiten dira, baina merkatari eta artista bakoitzak bere ekimena planifikatzen du eta horregatik, Downtown Boise-ren webgunean ikus daiteke parte hartzen duten ekitaldien, denden eta lokalen zerrenda, ordutegiak eta xehetasunak ezagutzeko. Weborrian nabigatzean, bakoitzak aldez aurretik diseina dezake bere ibilbidea Boiseko erdigunean, gustuen arabera nork bere gaua planifikatzeko.

Ostegun honetan euskal pilota erakustaldia egingo dute Anduiza frontoian eta Oinkari dantza taldea erdiguneko kaleetan zehar ibiliko da euskal dantzak plazaratuz. Zuzeneko musika, DJak eta plazako jolasak ere izango dira. Arte galeriek bere erakusketak irekiko dizkiote publikoari. “Gallery 601”ren kasuan, gainera, salmenten % 20 Basque Museum-i emango dio, honen 40. urteurrenaren ospakizunrekin bat eginez.

Euskal gastronomia ere protagonista izango da ekitaldian: pintxo, sagardo, kalimotxo eta menu bereziak dastatzeko aukera eskainiko da, baita promozioak baliatzeko aukerak ere. Leku Ona, Bar GernikaThe Basque Market, el Euskal Museoa edo Euskal Etxea bera bisitatzeko abagunea da Downtown Boiseko lehen osteguna. Betiko lekuak, gustukoenak eta berriak ezagutzeko aukera paregabea.

Zure ibilbidea diseinatzeko, sakatu hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia