euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren astelehena da azken eguna euskal etxeentzako eta larrialdian daudenentzako laguntzak eskatzeko

2011/02/23

2011erako deialdia 2010eko abenduaren 31eko buletinean
2011erako deialdia 2010eko abenduaren 31eko buletinean

PUBLIZITATEA

Egunak aisa pasatzen dira eta Diaspora alorrean eskabideak aurkezteko zabalik zeuden epeak ixtear daude ia. Izan ere, euskal etxeei zuzenduriko dirulaguntzak eskatzeko eta baita ere atzerrian egoera larrian eta asistentzia faltan dauden Diasporako kideentzako laguntzak galdegiteko epea datorren astelehenean, otsailaren 28an, amaituko da. Jaurlaritzatik gogora ekartzen da ezinbestekoa dela eskabide orri originalak data horren zigilua eta lehenagokoa izatea. "Bidali, posta zerbitzu publikoz, courier pribatuz edo eskuz Euskadiko Ordezkaritzetan edo kontsulatu eta enbaxadetan entregatuz" egin daiteke, diote.

Vitoria-Gasteiz. Egun gutxi falta direla datorren astelehenean eskabideak aurkezteko epea ixteko, Jaurlaritzako Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzatik gogoratu nahi izan da beste behin gauzak garaiz eta epe barruan entregatu beharra (ohi bezala, ez baita salbuespenik onartuko) eta lan hori errazteko zenbait jarraipide gogora arazi dira Euskaletxeak.net webgunearen bidez.

-Jarraipide eta aholku erabilgarri horiek hemen topa daitezke, bertsio bakarrean

Bestalde, freska dezagun indarrean dauden dirulaguntza deialdiak honako biak direla:

-Euskal Etxeentzako. 2011. urtean euskal etxeei, etxeon federazioei eta konfederazioei emango zaizkien diru-laguntzak: Ohiko gastuak eta jarduerak antolatzeko gastuak eta azpiegitura eta ekipamendu gastuak finantzatzea da laguntza hauen helburua. Eskabideak aurkezteko epea 2011ko otsailaren 28an itxiko da.

Informazio gehiago, EHAAn argitaratutako deialdian, hemen

-Egoera larrian daudenentzako. 2011. urtean atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak izanik egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko euskal etxeei diru-laguntzak: Eskabideak aurkezteko epea 2011ko otsailaren 28an amaituko da.

Informazio gehiago, EHAAn argitaratutako deialdian, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia