euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren astean irekiko da beken epea 'Euskal emigrazioa Amerikara: alde politiko eta kulturalak' ikastarorako

2023/08/18

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Abuztuaren 25ean —datorren asteko ostiralean— zabalduko da epea Euskal Herriko Unibertsitateak irailaren 14tik 21era online gaztelaniaz emango duen 'Euskal emigrazioa Amerikara: alde politiko eta kulturalak' izeneko ikastaroan izena emateko. Ikastaroa 10 ordukoa izango da, bost egun, bi ordu egunean, 18etatik 20etara, irakasleak Óscar Álvarez Gila, Mikel Gómez Gastiasoro, Marina Hansen eta Alfonsina Leranoz direla. Santander Bekak medio, ikastaroa doan segitu ahal izango da. 75 dira eserlekuak.

Ikastaroa eta bekak publiko orokorrari daude zabalik, eta munduko edonondik har daiteke parte. Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 25etik irailaren 8ra artekoa da. Hautatutakoen izenak irailaren 10ean adieraziko dira, ikastaroa 14an hasi eta 18, 19. 20 eta 21ean gauzatzeko.

Egitaraua

- La emigración vasca a América, siglos XIX-XX. Ritmos, causas, destinos. Irakaslea. Óscar Álvarez Gila (EHU).

- La emigración vasca en el contexto de la expansión europea y el imperio informal en el siglo XIX. Irakaslea, Mikel Gomez Gastiasoro (EHU).

- Emigración y cultura (I): la cuestión del idioma. Irakaslea, Marina Hansen (EHU).

- Emigración y cultura (II): el arte en la diáspora vasca. Irakaslea, Alfonsina Leranoz (UNSAM, Argentina).

- Emigración y representación: la emigración vasca a través del cine. Irakaslea, Óscar Álvarez Gila (EHU).

Argibide eta xehetasun guztiak eta bekak eskatzeko epe eta baldintzak, hemen abuztuaren 25etik aurrera. Antolatzaile, EHUko País Vasco, Europa y América



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia