euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Covid-19a dela-eta, Jaurlaritzak ez du 2020-21 AEB & Latinoamerikarako bekarik deituko; Europarako, 8 beka

2020/10/08

Aurten ez dira Euskadiren AEB eta Latinoamerikarako bekak deituko; Europarako, zortzi, bi Bruselan, sei Gasteizen
Aurten ez dira Euskadiren AEB eta Latinoamerikarako bekak deituko; Europarako, zortzi, bi Bruselan, sei Gasteizen

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Covid-19a dela-eta Europar Batasunak hirugarren herrialdeekiko mugak itxita, Eusko Jaurlaritzak ez du Kanpo Harremanen arloan 2020-2021erako AEB & Latinoamerikako Ordezkaritzetarako bekarik deituko, eta Europarako, berriz, zortzi deituko ditu, horietarik lau Europako Gaiei atxikiak, beste bi Kanpoan den Euskal Komunitateari, eta gainerako biak Kanpo Harremanei. Europako Gaietarako lau bekei dagokienez, bi Gasteizerako izango dira eta beste bi Bruselarako; eta gainerako lauak Gasteizerako.

Bruselako bi bekek 24.000 euro gordineko zuzkidura izango dute beka bakoitzeko; eta Gasteizkoek 16.000 euro gordinekoa.

-Informazio osoa, pdf-n, hemen (euskaraz), hemen (gaztelaniaz)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia