euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Corpus Christiko Eusko Etxeak Zuzendaritza berritu eta Rocio Miranda hautatuko du datorren astean lehendakari

2022/04/21

Herriko Euskaldunen Plazoletan berrikuntza-lanak egingo dituzte aurten euskal etxekoek
Herriko Euskaldunen Plazoletan berrikuntza-lanak egingo dituzte aurten euskal etxekoek

PUBLIZITATEA

Corpus Christi, Argentina. Corpus Christiko Eusko Etxeak, Misiones probintzia argentinarrean, Aberri Eguna ospatu zuen joan den igandean, “matearekin” eta kantuak eta gitarra lagun. Pandemiak markatutako bi urte oso zailen ondoren ekin die berriro ere jarduerei bertako euskal komunitateak eta datorren ostiralean, apirilaren 29an, Urteko Ohiko Batzarra egingo du. 2021-2023 aldirako Zuzendaritza Batzordeko kideak hautatuko dituzte eta, denek adostutako zerrenda bakarra bozkatuko dute, Rocio Marialís Miranda presidentea buru, 32 urteko gaztea..

Bozketa eginik, urteko plangintzari ekingo diote dute, bgaratu nahi dituzten jarduera eta ekitaldi instituzionalak zehaztuz. Olga Leiciagak, Eusko Etxeko egungo lehendakariak, gaietako batzuk aurreratu dizkio Euskalkultura.eus-i. Batetik, berretsi du berrikuntza-lanak egingo dituztela euren egoitzatik hurbil dagoen herriko Euskaldunen Plazatxoan, Plazoleta de Los Vascos-en.

Bestetik, azpimarratu digu kontent dela Eusko Etxeko kideak, euskara gero eta interes eta presentzia handiagoa biltzen ari baita elkartean. Aurten lau dira ikasten Corpus Christitik modu birtualean klaseak segitzen ari diren bazkideak. Euren artean, egungo eta datorren lehendakariak, Rocio Miranda eta Olga Leiciaga hurrenez-hurren, Elisa Goya eta Nilda Coman-ekin batera. Zoom plataformaren bidez hartzen dituzte eskolak, larunbatero, eta hilean behin aurrez aurreko saio bat egiten dute erakundearen egoitzan.

Zorion beroak datorren lehendakariari, eta agur gogotsu bat Olga Leiciagari eta, gure sostengu osoa, bistan da, lau euskara ikasle misiotarrei: urratsez urrats, aurrera beti!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia