euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Corpus Christiko Eusko Etxeak bere Literatur Lehiaketa jarri du abian, gaurko egoerara egokitua: gaia, berrogeialdia

2020/04/15

Corpus Christiko 2020ko Literatur Lehiaketa
Corpus Christiko 2020ko Literatur Lehiaketa

PUBLIZITATEA

Corpus Christi, Argentina. Misiones probintzia argentinarreko Eusko Etxeko Atahualpa Yupanqui Liburutegiak bere urteroko deialdia egin du aurten ere: abian du dagoeneko 2020ko Literatur lehiaketa elebiduna. Gonbitea 18 urtetik gorako lagunei zuzentzen zaie eta gaia gaur egungo egoerarekin erabat lotuta dago: “Berrogeialdi honetan, zerbait geratu da barruan, norberarekin, eta zerbait kanpoan”. Testuak poesiak, kontaketak edo antzezlanak izan daitezke eta gaztelaniaz edo euskaraz aurkeztu ahal dira.

Lanak bidaltzeko epea ekainaren 30ean bukatuko da (gaueko 12etan, Argentinako ordutegian), eta e-postaz baino ezin dira bidali, relasombroso5@gmail.com helbide elektronikora.

Hizkuntza bakoitzean bost lan onenek jasoko dituzte sariak –liburu eta diploma bana– eta epaimahaikideek aipamen bereziak ere izendatu ahal izango dituzte. Sari-emanaldia abuztuaren 29an egigo da, goizeko 10:30etan, Liburutegian bertan, Euskal, Argentinar eta Guarani Jaiaren baitan. Lehiaketaren oinarriak, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia