euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Coronel Pringles-ko prentsak hiriko Euskal Etxeko abesbatzak Necocheako Coraliada-n eginiko lana nabarmendu du

2016/10/19

PUBLIZITATEA

El Orden de Pringles kazetak azpimarratu du jende multzo polita lagun egin zela Necocheako Santa Maria del Carmen Elizan 'Coraliada' Abesbatzen 20. Nazioarteko Topaketa, eta partaideen artean aritu zela Coronel Pringles-ko Eusko Alaia besbatza, "txalo zaparrada lortu zuena, bis-a ere eskatu ziola publikoak oihuka".

Coronel Pringles, Argentina. Pringles-ko aipatu komunikabideak bildu duenez, abesbatzen topaketa, Alta Mira elkarte zibila antolatzaile, urri honetako lehenengo asteburuan garatu zen, irailaren 29tik urriaren 2ra arte, ostegunetik igandera. Hamalau koru argentinar eta atzerritar bat aritu ziren ostegun eta ostiral gauean Luis Sandrini Udal Antzokian, Riberako Catena Sonidos-en eta Elkarte Espainiarraren Antzokian, 20:00etatik aurrera.

Hamabost taldek parte harturik 2016ko edizio honetan, hamalau Argentinako zenbait probintzia eta eskualdetatik etorriak ziren, eta bat atzerritik: Uruguaiko Contracanto Abesbatza, Colonia departamentuko Rosario hirikoa zen. Eusko Alaia Abesbatza, Coronel Pringlesko Eusko Biltzar Euskal Etxekoa, Ana Maria Sassoni de Brouquesen zuzendaritzapean aritu zen.

Larunbat goizean, ohiko "Kale batukada" egin zen hiri erdigunean eta 20:00etan Itxiera Kontzertua, Santa Maria del Carmeneko Eliz Parrokian, koru guztiak batera kantari, 300dik gorako kantari masa osaturik.

"Gure hiriko Euskal Etxeko koralak emanaldi bikaina egin zuen Luis Sandrini Udal Antzokian. Bost pieza kantatu zituen Ana Maria Sassoni zuzendari, txalo zaparrada lortuz, bis-a ere eskatu ziola publikoak oihuka", jaso zuen kazetak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia