euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Coloradoko Euskal Etxeak Euskal Herriko argazki erakusketa batera luzatzen du gonbitea Denverren ekainaren 26an

2022/06/14

Euskal Herriko argazkien erakusketa ekainaren 26an zabalduko da Denver, Coloradoko Gallery 6 galerian
Euskal Herriko argazkien erakusketa ekainaren 26an zabalduko da Denver, Coloradoko Gallery 6 galerian

PUBLIZITATEA

Denver, Colorado, AEB. Colorado Euskal Etxeak Euskal Herriko argazki erakusketa batera gonbidatzen du Denverren ekainaren 26an. Izan ere euskal elkarte coloradotarrera bildu diren bi bazkide berrienak, Scott Wilson eta Jaione Axpe-k Denverreko euren galeriaren ateak zabaldu dizkiote Euskal Etxeari eta argazki erakusketa bat prestatu dute Euskal Herriko irudiekin. Izan ere, Scott argazkilaria da eta argazki bilduma ederra dauka Euskal Herrian ateratako irudiekin, Jaione bera bilbotarra izanik.

Erakusketak ekainaren 26an zabalduko ditu ateak Gallery 6 galerian Denverren, 918 West 8th Avenue helbidean, 13:00etan. Parte hartzeko asmoa daukaten bazkide eta lagunek plateren bar eraman dezakete, partekatzeko bilduko diren gainerako lagunekin, edo klubari hamabost dolarreko ekarpena egin, hala hobesten badute. Euskal irudi artistikoak eta euskal gastronomia uztartuko dituen ekitaldira euskaldunak, euskaltzaleak eta hala nahi duen oro dago gonbidaturik.

Scott Wilson, bizitzak ekarri dizkion egoerei aurre egin dion gizona, irakur bere istorioa.

-Colorado Euskal Etxea Facebooken: https://www.facebook.com/coloradoeuskaletxea
-WilsonAxpe photograpgy: www.wilsonaxpe.com
-WilsonAxpe Instagram-en: www.instagram.com/wilsonaxpe
-WilsonAxpe Fkicken: www.flickr.com/photos/wilsonaxpe
-WilsonAxpe Facebooken: www.facebook.com/Wilsonaxpe
-Bazkidetu zaitez Coloradoko Euskal Etxera



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia