euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar azken eguna Madrilgo Complutense Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakasteko eskaera egiteko

2022/06/15

Aurten bertan, 2022-2023 ikasturtean hasiko da Etxepare Euskal Institutuak eta Complutense Unibertsitateak adostutako postua
Aurten bertan, 2022-2023 ikasturtean hasiko da Etxepare Euskal Institutuak eta Complutense Unibertsitateak adostutako postua

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Etxepare Euskal Institutuaren eta Madrilgo Complutense Unibertsitatearen arteko hitzarmenari esker euskara eta euskal kultura alorreko irakasle berri bat izango du unibertsitate madrildar honek. Izan ere bihar, ekainaren 16an, bukatuko da Euskal Herritik kanpo irakasle izateko eskaintza berrira aurkeztu nahi dutenentzako izen-emate epea. Prozesuan parte hartzeko, aski da unibertsitatearen webgunean kontsultagai dagoen informaziora jotzea.

2022-2023 ikasturterako lanaldian ariko da pertsona hautatua, eta euskara eta euskal kultura klaseak emango ditu.

Parte hartu nahi dutenek eskabide-ereduaren bidez adierazi beharko dute, webgunean dagoena, deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuz.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia