euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cnel. Moldes eta Villa Mercedesen mintzatu ostean, Agirre lehendakariaz arituko da bihar Cesar Arrondo Cordoban

2018/10/23

Cesar Arrondo irakasle eta idazlea San Luis probintziako Villa Mercedeseko Euskal Etxean
Cesar Arrondo irakasle eta idazlea San Luis probintziako Villa Mercedeseko Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Cordoba, Argentina. Bihar asteazkena, urriaren 24a, ‘Eusko Jaurlaritzaren lehenengo Lehendakariaren bila’ izenburuko jardunaldian hartuko du parte Cesar Arrondok Cordoba hiriburuan. Bertako Gerora Elkartea antolatzaile duen programan hitzaldi batekin aurkeztuko du Arrondok Agirre lehendakariari buruzko dokumentala eta horren ostean debatea zuzenduko du. Mintzaldia arratsaldeko 6etan da, Cordobako Unibertsitate Nazionaleko Hizkuntza Fakultateko B Auditoriumean, Velez Sarsfield kaleko 178. zenbakian.

Coronel Moldes eta Villa Mercedes

Cordoba probintziako hiriburura iritsi aurretik, Argentina erdiguneko beste bi herri bisitatu ditu Arrondok. Urriaren 19an ‘Euskal nazioa gaur: lurraldea, hizkuntza, historia eta kultura’ hitzaldia eskaini zuen Cnel. Moldeseko ‘Toro Club’ elkarteko aretoan, bertako Gure Zainak Euskal Etxea antolatzaile. Hitzaldia bukatuta, afari arina eskaini zuten etxekoek eta afalosteko polita sortu zen.

Moldesen, Euskal Etxeak bultzatutako hitzaldiaz gain, Hezkuntza eta Kultur Idazkaritza eta herriko irratiak bisitatu zituen Arrondok, eta "Hipólito Yrigoyen (1916- 2016). Primer Centenario de la Soberanía popular" bere liburua aurkeztu zuen Cnel. Moldeseko Alderdi Radikalaren etxean.

Birarekin jarraituz, Cnel. Moldesetik 100 kilometrora, San Luis probintzian, Villa Mercedesen ere aurkeztu zuen bere azken liburua irakasle lapridatarrak. Aurkezpena Villa Mercedeseko Euskal Etxearen egoitza den Rouan Galerian izan zen eta hitzaldia bukatuta, Cesar Arrondok eta Castor Condek, azken hau Alkartasuna Sukaldaritza Elkarteko ordezkari, oilaskoa piperrekin prestatu zuten afaria partekatzeko.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia