Donostia-San Sebastián. Arrakasta biribila. Eguraldi iragarpena haizea eta euria bazen ere, azkenean eguraldia ere lagun burutu zen joan den ostegunean Donostian Heredad de Unanue hotelaren irekiera ofiziala. Gogoratu behar da Unanuek engaiamendu zuzena daukala euskal diasporarekin, zubilana egiteko, Donostiako eta Euskal Herriko jendeei Diaspora hurreratu eta erakusteko, eta Diasporako jendeei eta sortzaileei leku bat eskaintzeko Euskal Herrian, euren aurkezpen eta erakustaldiak gauzatzeko.

Donostiako Unanue baserri eta hotelaren kanpoko ikuspegia inaugurazio egunean

Baserri puska ikusgarria da Unanue-Zar, jatorria XV. mende hondar-XVI mende hasieran duena
Gogora ekar dezagun hotelaren egoitza den Unanue-Zar baserriak barnean bere baitan hartu zuela joan den irailaren 8an Euskal Diasporaren Eguneko ospakizun bat, Diasporako hainbat herrialdeko lagunak partaide. Hoteleko ateak bertan lo egiteko, berriz, irail hondarrean zabaldu zitzaizkien bezeroei; eta irekiera ofiziala, azkenik, joan den ostegunean iritsi zen.
Hotelaren inaugurazioak ehun bat gonbidatu bildu zituen Sharma Catering-en eskutik. Ekitaldian, hitza hartu zuten Arantxa Liceagak eta Joseba Etxarrik, eta Sharma Catering-eko Arantxa Guezuragak, eskerrak emateko irekiera ekitaldia eta bere atzean dagon proiektua posible egin duten hainbat jenderi.

Arantxa Liceaga, bere ahizpa Amaiarekin batera Unanue-ko kudeatzaile taldekoa da

Hirukote kudeatzaileko kide den Joseba Etxarrik Diasporako euskaldunen ekarria aipatu zuen

Sharma Catering enpresaren izenean Arantxa Guezuragak hartu zuen hitza

Instituzioetako ordezkariak, atzeko horman Ameriketako euskarazko prentsako aleak dauzkatela

Giro polita lagun, txalo zaparradak ere sortu ziren bilduakoen artean

Ondoren, kanpoaldean, geroaren aldeko topa egitea Getariako Txakolinarekin

Sharma Catering-ek goi mailako pintxo sorta ederra zerbitzatu zuen inaugurazio ekitaldian

Ekitaldiaren ikuspegi orokorra

Izkinetik, Boiseko Euskal Museoko karteletik begira, Diasporako euskal dantzariak

Hotel berria kudeatzen duen hirukotea: Amaia Liceaga, Joseba Etxarri eta Arantxa Liceaga

Olaizola familia XIX. mende hondarrean sartu zen Unanue-Zarren eta sei belaunaldi geroago ekimeneko sostengatzaile dira
Azpimarratzekoa ekimenak Diasporarekin daukan lotura estua, bere horma eta geletan Diasporari egiten zaizkion hainbat keinuen bidez eta baita ere urte berriarekin batera abiaraziko den kultura programaren bidez, beti ere Diasporaren ezagutza eta hurrerapena sustatuz Donostia eta Euskal Herriko biztanleen artean eta aldi berean aukera emanez Diasporako idazle, artista eta sortzaileei euren lanak Euskal Herrian aurkez ditzaten.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



