euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caraboboko Euskal Etxe venezuelarrak zuzendaritza berritu du: Aitor Ibarra da orain lehendakari

2016/05/03

Aitor Ibarra da Caraboboko Eusko Etxeko lehendakari berria. Irudian, Zuzendaritza Batzorde berria (argazkia Jazoera)
Aitor Ibarra da Caraboboko Eusko Etxeko lehendakari berria. Irudian, Zuzendaritza Batzorde berria (argazkia Jazoera)

PUBLIZITATEA

Elkartearen Urteroko Batzar Nagusia egin zuen joan den igandean, Maiatzaren Lehenean, Venezuelan, Carabobo estatuko Eusko Etxeak, Naguanaguako bere egoitzan. Besteak beste, bildutakoek Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zuten. Ondorioz, datorren agintaldi honetan Aitor Ibarra izango da Eusko Etxeko lehendakari berria.

Naguanagua, Venezuela. Joan den igandean, Maiatzaren Lehenean, bildu da Caraboboko Eusko Etxearen egoitzan venezuelar eskualde honetako euskal etxeko Batzar Nagusia eta eguneko gai zerrendari jarraituz erakundearen Zuzendaritza Batzordea berritzeari ekin dio. Hauxe izan da emaitza eta, beraz, honako bazkideek osatzen dute Caraboboko Eusko Etxea bi urteko agintaldi berri honetan gobernatuko duen taldea (Jazoera-ko lankideen bidez eskuratutako informazioa):

-Lehendakari: Aitor Ibarra
-Lehendakariorde: Guruzne Bilbao
-Diruzain: Carlos Angola
-Idazkari: Odon Ulibarrena
-Batzordekide: Javier Lazo, Josu Ugalde eta Jose Luis Ramos

Mila esker agintaldia bukatu duen Batzordeari eta gure agiantza onenak sartu berriari. Eskerrik asko biei zeuon eskuzabaltasun eta engaiamenduarengatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia