euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelas: Aberri Eguneko Dantzarien Topaketa bi eguneko ohiko formatora itzuliko da 2023an, ekimenaren 15. edizioan

2022/12/16

2023ko “Aberri Eguneko 15. Dantzarien Topaketa” iragartzeko Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeak zabaldutako kartela
2023ko “Aberri Eguneko 15. Dantzarien Topaketa” iragartzeko Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeak zabaldutako kartela

PUBLIZITATEA

Cañuelas, Argentina. Cañuelaseko Denak bat Euskal Etxeak 2023ko Aberri Egunean normaltasunera itzuliko dela iragarri du. Urteroko Dantzarien Topaketa ohiko moduan antolatuko dute, bi eguneko formatora itzulita, pandemiaren aurretik egin bezala. Hamabostgarren edizio hau apirilaren 15ean (larunbata) eta 16an (igandea) egingo da, eta euskal etxeetako gazte eta dantzari askoren parte hartze handia espero da, bertako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakari Verónica Zulaicak EuskalKultura.eus-i jakinarazi dionez.

Xehetasun batzuk oraindik zehazteke, ekitaldiaren klasikoak bermatzeko moduan da Euskal Etxea. Larunbat arratsaldean, kalejira, danborrada, Denak Bateko abesbatzaren emanaldia eta euskal dantzen erakusketa gauzatuko dituzte San Martin plazan. Gauean, ERaren egoitzan egingo den erromerian, Daniel "el Jopo" Galfredo eta bere hirukotea aurkeztuko dira. Euskal musika talde baten partaidetza baieztatu gabe dago oraindik. Igandean, despedidako bazkaria, eta parte hartzaileei oroigarriak banatzea.

Gonbidapena dantzariei eta Euskal Etxeetako gazteei

Zulaicaren hitzetan, "Itxaropenik onena daukagu 15. ediziorako, ahalik eta EE gehien nahi genuke gurekin. Gogo bizian gaude ekimena egiten jarraitzeko. Eta EuskalKulturak eskaintzen digun aukera hau gure esker ona euskal etxeei, eta bereziki dantzari taldeei eta haien zuzendariei adierazteko baliatu nahi genuke, badakigulako etortzeko egiten duten ahalegina. Asko baloratzen dugu. Izan ere, Denak Bat Euskal Etxearen jaia den arren, gainontzeko euskal etxeen partaidetzak ematen dio zentzu osoa. Animatu eta etorri”, gonbidatzen du.

-Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxea Facebooken
-Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxea Instagaramen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia