euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesen hilabeteko egonaldia duen arte-sorkuntza beka deialdia egin du Bitamine Faktoriak

2015/02/03

Bitamine Faktoriaren Euskal Arte Garaikidea Nazioartekotzeko Programaren kartela
Bitamine Faktoriaren Euskal Arte Garaikidea Nazioartekotzeko Programaren kartela

PUBLIZITATEA

Bitamine Faktoria galeria irundarrak Buenos Airesen hilabeteko egonaldia duen sorkuntza beka deitu du euskal artea nazioartekotze programaren barruan. Beka jasotzen duen artistak maiatzetik urrira bitartean burutu ahalko du proposatutako lana, eta azaroan Buenos Airesera joango da, han lana aurkeztu eta bertako sortzaileekin kultur-trukea egiteko.

Donostia-San Sebastian. Buenos Aireseko kultur mundua --eta bidenabar euskal komunitatea-- ezagutu nahi duten artistek aukera bikaina dute aurten Bitamine Faktoriak egin duen beka deialdiari esker. Esportaziorako arte proiektuei zuzendutako deialdia da, Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten artistentzako.

Deialdi honi esker onuradunek egonaldi bat burutuko dute, arte ikerketako proiektuak garatzeko eta gauzatzeko helburuarekin. Lanaren prozesua 2015eko maiatzetik urrira arte izango da eta Buenos Aireseko egonaldia azaroan zehar burutuko da.

Programak helmuga dituen eremu artistiko-kulturalak ez dira mugatzen diziplina zehatz batzutara eta, besteak beste, horietan hauek sartzen dira: arte plastikoak, ikus-entzunezko arteak, performance-a, hiriko esku-hartzea, diseinua, soinuzko artea eta abar.

Etxepare Euskal Institutuak aditzera eman duenez, 6 hilabetez landuko da proiektua Artitadetó Artista Elkartearen egoitzetan, eta ondoren Buenos Airesen aurkeztuko da lana bertako kultura garaikidearen erreferente diren hainbat tokitan, eta hango sortzaileekin jarduerak eta hartu-emanak ere egingo dira. 

Informazio osoa Bitamine Faktoriaren webgunean

 


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia