euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bordaleko Euskal Etxeak webgune berria: EEko ateak erabat zabalik jende orori, euskal mozkinen online denda eta guzti

2022/02/10

Bordaleko Euskal Etxearen webgune berrituaren azalaren
Bordaleko Euskal Etxearen webgune berrituaren azalaren

PUBLIZITATEA

Bordele, Frantzia. Ederki asko ulertu dute Bordaleko Euskal Etxean, jendea inguratzeko, bazkideak biltzeko eta euskal kulturarekiko bere helburuak ongien betetzeko bidea interneten presentzia gardena, eskuragarri eta freskoa dela: webgune esanguratsu bat eukitzea, mugimendua izatea sare sozialetan eta munduko nonahitik jakin nahi duenari bidea erraztea. EE bordelesak, gainera, Euskal Herriko jan/edateko kutxikiak saltzen ditu, denda fisiko eta birtualean. Eta pintxo taberna eta jatetxea dauka.

Euskal Etxeko jardueren artean topatuko ditugu, besteak beste, euskal kantu eta dantza, euskara, musa, kirolak, topaketak... Eta salgai eskaintzen dituen Euskal Herriko mozkin artisauen artean, marmelada, Ezpeletako biperra, axoa, legatza, atuna eta arraiki plater eta kontserbak, garagardoa, Nafarroako orburuak, foie, sagardoa, konfitea, oliba olioa, ozpina, Izarra likorea, zukuak, barazkiak, xipister saltsa, txakolina, ardo txuri eta beltzak... laburbilduz, ahoa ur egiteko moduko hamaika kutixi berexi.


Bordaleko EEko aurkezpen bideoa, elkarteko lehendakari Anne-Marie Pedoussaut mintzo

Hona webguneak eskaintzen dituen atalak:

- Bordaleko Euskal Etxea, euskaldunen etxea Bordelen
- Agenda, datozen gertakari eta hitzorduekin
- 'Agur', 1953tik Bordaleko Euskal Etxeko aldizkaria
-.Euskal Etxea babesten duten erakunde eta elkarte lagunak
- Lehendakaria eta Komunikazio saileko kideak
- Kontaktatzeko
- Nola bazkidetu
- Deskubritu Euskal Herria Bordelen
- Berrien bloga
- Euskal jarduerak: euskara, dantza eta musetik, kirol, kantu eta musikara
- Kultura bizitza eta informazio osagarria
- OrestoBask: Jatetxe pintxo taberna eta Stéphane Menaud chefa
- Euskal produktuen denda



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia