euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Unibertsitateak Euskal Herriko ikasleei zuzenduriko graduondoko bekak eskatzeko epea luzatu du

2016/02/22

Boise State Unibertsitatea
Boise State Unibertsitatea

PUBLIZITATEA

Datorren astelehena arte (otsailaren 29a arte, alegia) luzatu du Boise State University-k euskal ikasleei zuzenduriko doktoretza bekak eskatzeko epea. Bekek urtebeteko iraupena izango dute eta ikasleak doktoretza egin ahal izango dute Boiseko Ingeniaritza eta Elektronika arloko sailetan. Bekak matrikula osotasunean ordainduko du eta, horrez gain, ikasleak 18.000 eta 25.000 dolar bitarteko diru-laguntza jasoko du ostatu eta gastuetarako.

Boise, AEB. Boise State Universityk doktoretza egiteko bekak eskaintzen ditu, Boiseko euskal komunitateak eta unibertsiteko Euskal Ikasketa Programak lagunduta. Bekak Ingenieritza Elektronikoan edo Informatika alorreko lizentziatura edo masterra duten ikasleei zuzenduak dira.

Bekak matrikularen gastuak ordainduko ditu eta 18.000-25.000 dolarreko bidaia-poltsa emango die ikasleei, ostatu eta egonaldiko gastuetarako. Aurtengo deialdian eskakizunik ez da izan, eta hori dela eta unibertsitateak epea luzatzea erabaki du. Epe berria datorren astelehenean, otsailaren 29an itxiko da. Azkar ibili, beraz!

Informazio osoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia