euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Taupada euskal irratsaioak ostiral honetan berrekingo die emanaldiei, University of Montana lankide

2021/03/11

Itzulera: sasoi berrian, berriz ere hemen da Boiseko Taupada irratsaioa, Madalen Bieter-en eskutik
Itzulera: sasoi berrian, berriz ere hemen da Boiseko Taupada irratsaioa, Madalen Bieter-en eskutik

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Madalen Bieter lagun gazte euskalamerikarrak idatzi digu oroitarazteko airean eta interneten dela berriz ere Taupada irratsaioa, euskal musika eta komentarioz osatutako programa, Boisetik emititzen hasi zena eta sasoi berrian astero (edo zehatzago, normalean hirutan hilabetean), University of Montanaren laguntasunari esker emitituko dena. Hasteko ostiral honetan segitu ahal izango da 12:00etatik 14:00etara (Idaho eta Montanako ordua, AEB erdialdeko ordua), Euskal Herriko 22:00etatik 24:00etara.

Saioak aste honetakoa izango du bolada berriko lehenengo saioa eta, Madalenek iragartzen digunez, berehala hasiko dira berritzen informazioa sare sozialetan, hala nola Instagram (@taupa.da) eta Facebook kontuetan.

Gogoratu, ostiral honetan, martxoaren 12an, Boiseko Taupada, aipatutako orduetan, hemen entzun daiteke.



Komentarioak

  • Erne zabiltza

    Konturatu gara erne zabiltzala. Eskerrik asko. Zuzendu dugu. Animo bihar saioarekin!

    EuskalKultura,eus (Donostia-San Sebastián), 2021/03/11 21:26

  • Taupada irratsaioaren eguna

    Ostirala martxoaren
    12-a da :-)

    Nere Lete (Boise, AEB), 2021/03/11 21:13

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia