euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxearen lan eskaintza: laguntzaile izan nahi euskal historia eta kultura zabaltzen?

2025/05/07

Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxea handitzen doa bere zeregin eta lana eta 'Heziketa Programetan Aditu' baten bila dabil
Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxea handitzen doa bere zeregin eta lana eta 'Heziketa Programetan Aditu' baten bila dabil

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak, Boise Basque Museum and Cultural Center-ek, lan eskaintza bat plazaratu du, pertsona baten bila ari baitira, Museoa eta bere ia 30.000 mila artikuluraino heldi diren bere edukiek gero eta jende gehiago erakartzen baitute, eta hobetu beharrean baitaude hauek errezibitu eta, oro har, bertako eta euskal kultura eta historia zabaltzen garatzen duten lana, euren Heziketa Departamentua medio, Heziketa Programetan Aditu bat kontratatuz.

Pertsona ireki baten bila ari dira, talde-lana gustukoa duena, sormenekoa, euskaltzalea eta euskal historia eta kultura azaltzeko grina duena, irakasle edo animatzaile gaitasunekin. Titulazio aldetik, hezkuntzari, edo komunikazioari, historiari edo antzeko arlo bati lotutako tituluduna beharko du izan eta gutxienez urtebeteko eskarmentua izan antzeko lan batean. Antolatzeko eta oztopoak gainditzeko trebetasunen jabe izatea eskatzen zaio, ahoz eta idatziz komunikatzeko abilezia, eta autoantolatu, lehentasunak markatu eta aldi berean hainbat gai kudeatzeko ahalmena. Adin guztietako jendeekin, haurretatik pertsona helduetaraino ongi moldatu eta tratu onekoa beharko du izan, erabiltzaile gisa programa erabilienekin ibiltzeko gai, eta erraztaile eta ez oztopo-jartzailea izan.

'Heziketa Programetan Aditu'

'Heziketa Programetan Aditu'a izango denak Hezkuntza Programa Arduradunarekin buruz buru egingo du lan erakundeak finkatutako urteko plan estrategikoko helburuak lortzearren. Elkarlanean arituko da bolondresekin, bekadunekin, Hezkuntza Programa Arduradunarekin eta gainerako aritzaileekin Euskal Museo eta Kultura Etxeko heziketa programak sustatu eta gauzatzearren.

Zu zeu izan zaitezkeela edo ezaugarri horiek dituen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, jarri mesedez kontaktuan Museoko zuzendari exekutiboa den Annie Gavicarekin maiatzaren 31aren aurretik (ez utzi azken egunerako), honako informazio hau bidaliz:

  • Zeure buruaren aurkezpen gutuna, azalduz zergatik uste duzun hautagai ona zarela
  • Zeure curriculum eguneratua
  • Gutxienez gomendio-gutun bat (gehienez hiru)
  • Bizpahiru erreferentzia

Zalantzarik baduzu, galdetu zuzenean Annie Gavicari annieg a bildua basquemuseum puntu eus helbidean. Balioa emango zaio hizkuntzak jakiteari, bereziki euskara edo gaztelania, eta elebiduna izateari.

- Eskakizun eta baldintza guztiak hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia