euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko BSU Eloise Garmendia Bieter Katedrak euskal artearen historia landuko du zenbait ekimenetan

2019/04/15

Ismael Manterola doktoreak zenbait mintegi, hitzaldi eta graduondoko eskoletan hartuko du parte datozen egunetan Boisen (arg. EiTB)
Ismael Manterola doktoreak zenbait mintegi, hitzaldi eta graduondoko eskoletan hartuko du parte datozen egunetan Boisen (arg. EiTB)

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. AEBetako Boise hiriko BSUko (Boise State University) Eloise Garmendia Bieter Euskal Ikasketa Katedrakprograma berezia eskainiko du gaurtik apirilaren 25a arte, zenbait mintegio, hitzaldi eta graduondoko ekitalditan parte hartuz beti ere euskal historiaren artearen alorrean, EHUko Arte Eerren Fakultatean Euskal Artearen Historia irakasle den Ismael Manterola (Zuamaia, 1966) doktorearen eskutik.

Egitaraua zenbait saiotan, graduondoko hiru gaitan garatuko da. Izenburu izango dira, esaterako, Transmision of values in Basque art (Baloreen transmisioa euskal artean) edo Memories of Forgetting: a case study (Ahanzturaren memorioak: kasu baten azterketa) eta parte hartuko du baita ere The Study of History gaian, azalduz nola memorioaren ikasketek, genero ikasketek eta kolonialondoko ikasketek aldatu duten historia egiteko modua, euskal kasua hizpide. Manterola gonbidatua izan da baita ere Spain Today ikasgaian parte hartzera, hor gaztelaniaz, eta honako izenburua duen partaidetza izango du: El boom de la memoria en España: un caso de estudio en el País Vasco (Memorioaren boom-a Espainian: kasu bat aztergai Euskal Herrian).

2019. urteko Katedra honetako egitaraua apirilaren 16tik 25era bitartekoa izango da, eta lau zatitan banatuko da: saio bereziak hiru ikasgaitan, eta hitzaldi ireki bat. Batetik, Euskal artearen historia eta memoriari buruzko lau saio emango ditu Manterolak, Transmision of values in Basque art(Baloreen transmisioa euskal artean) eta Memories of Forgetting: a case study (Ahanzturaren memoriak: kasu baten azterketa) izenburuekin, Basque Culture izeneko ikasgaiaren baitan. Horrez gain, artearen historiaren azterketan gehiago sakonduko duen saio bat ere emango du Manterolak apirilaren 17an The Study of History ikasgaian, eta bertan memoria ikerketa, genero ikerketa eta kolonia-osteko ikerketek historia egiteko era nola aldatu duten aztertuko du, Euskal Herriko kasuan zentratuz. Spain Today izeneko ikasgaian, bestalde, El boom de la memoria en España: un caso de estudio en el País Vasco (Memoriaren booma Espainian: Euskal Herriko kasuaren azterketa) gaztelaniazko ikasgaia emango du bi egunez.

Manterolak publiko orokorrari zabaldutako hitzaldi bat ere emango du BSUko kanpusean, erdigunetik gertu, eta unibertsitateko saioetan aurkeztuko duen gai bat garatuko du, Transmission of Values in Basque Modern Art. Hau apirilaren 24an izango da, 18:00etan.

Eloise Garmendia Bieter Katedra 2015ean inauguratu zen ofizialki BSUn, Jaialdi garaian, eta Etxepare Euskal Institutua eta BSU bera lotzen ditu. Katedrak irakasle bisitari bat gonbidatzen du urtero graduondoko ikasleei irakasteko, euskara, euskal kultura eta euskal ikasketei buruzko ikerketa eta ezagutza zabaldu eta sustatzearren. Eloise Garmendia boisetarra 1999an hil zen auto istripuz eta Boiseko euskal komunitateko partaide ekimentsu eta sustatzailea izan zen, bere senar Par Bieter-ekin batera familia engaiatu bat sortu zuena, bere bost seme-alabak euskal-amerikar ezagunak direlarik, profesionalak zenbait arlotan, irakaskuntza eta abokatutzatik, politika eta epailetzara.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia