euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

BizkaiaTalent-ek bilera batera deitu du urriaren 26an Parisen, Euskal Herrira itzuli nahi duten profesionalentzat

2019/10/16

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Frantzian lanean ari den profesionala zara eta gustatuko litzaizuke Euskadiko proiektuetan sartu edota bertara itzultzea? Edo gogoko zenuke euskal proiektuekin harremandu, zure arloko lagunekin bildu eta informazioa trukatzea, eta Bizkaiak eta Euskadik bizi duten egoera sozioekonomiko eta zientifiko-teknologikoaren berri eguneratua izatea, talentuaren mugikortasuna hizpide, gaikako tailerretan parte hartuta eta proposatzen den hitzordu honetara etorriko diren euskal enpresa eta erakundeetako ordezkariekin aurrez-aurre mintzatzea?

BizkaiaTalent ekimenak gonbitea luzatzen dizu Parisen urriaren 26an egingo den "12th Be Basque Talent Conference"n parte hartzeko. Egun osoko ekitaldia izango da, New Cap Event Center-en, eta bertan aukera izango duzu gehiago jakiteko lehenengo eskutik egungo panoramaz eta gerorako planez, eta euskal enpresa eta erakundeekin batzeko, aukera berezia goi-mailako gaitasuna eta trebezia dauzkaten nazioarteko eskarmentuko profesional kualifikatuekin jarduteko, informazioa trukatuz, aukera berriak zabalduz eta, finean, balio erantsi altuko harreman profesionalak lortzeko aukera izanez, giro eroso eta atsegin batean.

-Informazioa eta izen-ematea: http://www.bebasquetalentconference.eus



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia