euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilboko San Antonio Abesbatzak urrian New Yorken, Eusko Etxearen Mendeurrenean, abestea du amets

2013/05/29

Iralabarriko San Antonioko koraleko kideak Bilboko Guggenheim Museoan, Richard Serra eskultorearen artelan erraldoi baten barruan
Iralabarriko San Antonioko koraleko kideak Bilboko Guggenheim Museoan, Richard Serra eskultorearen artelan erraldoi baten barruan

PUBLIZITATEA

Iralabarriko San Antonio abesbatzak taldeko kantari guztien ilusioa piztu duen ekimena jarri du abian: New Yorken kantaldia egitea, hiri horretako Euzko Etxea elkartearen Mendeurreneko ospakizunen baitan. Euskal etxea amerikarraren sorrerako ehun urteak urriaren 11tik 14ra ospatuko dira, hirian egingo diren zenbait ekitaldiekin. Abesbatzak finantziazio kanpaina jarri du abian, amets hori betetzen lagundu nahi dietenen artean bidaia ordaintzeko laguntza bat eskuratzeko asmoz.

Bilbao, Bizkaia.  Iralabarriko San Antonio abesbatzak iragan igandean aurkeztu zuen jendaurrean New Yorkera joateko ekimena, Portugaleteko Santa Maria elizan eskaini zuen kantaldiarekin. Kontzertu honetan, New Yorkeko Euzko Etxearen Mendeurreneko jaian kantatuko dituen lan batzuk erakutsi zituen. Errepertorioa zabala da eta kantu klasikoekin batera pieza modernoak nahastu dituzte, hala nola, "New York, New York" ezaguna eta "Lau Teilatu" euskal rockaren kantu mitikoa.

Abesbatz bilbotarra 75 lagunek osatzen dute eta euren helburua kantagintza herrikoia aintzat hartzea dela diote. Halatan, euren errepertorioan Errenazimenduko abestiak zein Beatlesen abestiak aurki daitezke.

Korua New Yorkeko elkartearekin harremanetan dago eta haiek pozik hartu dute proposamena. Printzipioz, koruak "bi emanaldi egingo ditu Manhattanen, ziurrenik Trinity Church-en edo Saint Patrick katedralean eta Central Park-en. Horrez gain elkartearen Mendeurreneko mezan parte hartuko du eta Bosgarren Avenidan egingo den desfilean parte hartuko du", azaldu dute taldearen webgunean. 

Koruak online kanpaina abiatu du bidaia honetarako finantziazioa eskuratzeko. Taldearen ametsari bultzadatxoa eman nahi izanez gero, jo hona, Verkami-ra.

-Ikus www.coralsanantonio.biz



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia