euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Bertsolari" dokumentalaren emanaldiak jakinmina piztu zuen Kaliforniako Stanford unibertsitatean

2012/12/17

Asier Altuna zuzendariaren "Bertsolari" filma ikusten Kaliforniako Stanford unibertsitatean (argazkia JILLuzuriaga)
Asier Altuna zuzendariaren "Bertsolari" filma ikusten Kaliforniako Stanford unibertsitatean (argazkia JILLuzuriaga)

PUBLIZITATEA

Munduan zehar harrera oso ona izaten ari da Asier Altuna zuzendariaren "Bertsolari" filma eta nazioarteko ikusle askok interes handiarekin jaso dute bertsolaritzaren mundua era poetiko eta ulergarrian azaltzen duen lan hau. Horrela izan zen ere iragan azaroaren 28an, Kaliforniako Stanford unibertsitatean. Euskara eta euskal kultura irakurletzaren baitan antolatu zen emanaldia, Euskararen Nazioarteko Egunaren karira, eta bertara hurbildu ziren ikasle zein irakasleek saioaren ondorengo galdera-erantzunen tartean gaiari buruzko jakinmin handia erakutsi zuten.

Palo Alto, AEB. Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin zuen iragan azaroaren 28an Stanford Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak. Jaia ospatu asmoz, "Bertsolari" filmaren emanaldi bat antolatu zen eta dokumentalak lilura eta jakin-min handia piztu zuen.

Asier Altunaren filma 260 Eraikineko areto batean izan zen ikusgai eta, Stanford-eko irakurle Iñaki Lopez de Luzuriagak azaldu duenez, "hara hurbildu ikasle eta irakasleek arreta handiz eta harriduraz jarraitu zuten dokumentalak agerian uzten dituen egungo bertsolaritzaren hainbat alderdi".

Lopez de Luzuriagak dokumentalaren nondik-norakoak azaldu zituen aurkezpen labur batean, eta emanaldiaren ostean, ikusleekin gaiari buruz solastu zen, haien galderei erantzunez. Saioari bukaera emateko Euska Herriko produktuen dastaketa egin zen; bereziki gaztak (Idiazabal, Iraty-Ossau, San Franciscoko Barinaga Ranch ospetsua) dastatu ahal izan zituzten ikusleek eta horiek ere harrera bikaina eduki zuten.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia