euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere sareetan material argitaragabea zabalduz ospatuko du 27 urteurrena La Platako Gogoetarako Euskal Katedra Askeak

2020/06/11

La Platako Gogoetarako Euskal Katedra Askearen 27 urteurrena
La Platako Gogoetarako Euskal Katedra Askearen 27 urteurrena

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. 1993an La Platako Euzko Etxeari loturik La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP) sortutako ekimenak 27 urte beteko ditu datorren astean. Bizi dugun pandemia egoera honetan ospakizuna ezin da aurrez aurre egin baina hala ere, La Platako Gogoetarako Euskal Katedra Askeko lagunek zerbait berezia egin nahi izan dute eguna oharkabean pasa ez zedin eta gauzak horrela, "Katedraren muina adierazten duen ekarpen bat" prestatu dute.

Izan ere, “ezagutzaren demokratizazioari lehentasuna emateko” jaio zen Katedra duela 27 urte, eta orduan Eusko Ikaskuntzak Katedraren bidez UNLPko Liburutegiari egindako "dohaintza baliotsua" den euskal katalogoaren bertsio digitalizatua argitaratuko dute ekainaren 16an, urteurrenaren egunean bertan, Katedraren Facebook kontuan.

Jose Joaquin Saldias Katedrako arduradunak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, aipatu “Katalogoak 65 orrialde ditu, liburutegian eskuragai dagoen materiala. Aipatu nahi dut, gainera, La Platakoa dela euskal gaiei buruzko sail berezi bat daukan Argentinako unibertsitate bakarra”, adierazi du.

Urteurrenaren karietara, Euskal Herriko eta Argentinako kultura eta politika arloetako erreferenteek euren agurrak uzten ari zaizkio Katedrari, bideoetan. Hemen ikus daitezke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia