euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere 10. urteurrena ospatuko du Etxepare Euskal Institutuak abenduaren 9an Donostiatik sareratuko duen ekitaldi batez

2020/12/04

Etxepare Euskal Institutuaren 10. urteurreneko ekitaldia datorren asteazkenean egingo da Donostiako Tabakaleran
Etxepare Euskal Institutuaren 10. urteurreneko ekitaldia datorren asteazkenean egingo da Donostiako Tabakaleran

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Hamar urte ospatuko ditu datorren astean Etxepare Euskal Institutuak “euskara eta euskal kultura nazioartean sustatzen”. Hori dela eta ekitaldi "ikusgarria" antolatu du, abenduaren 9an, Donostian, arratsaldeko 4:30etan (Euskal Herriko ordutegian) Tabakalerako Prisman, mundura online zabalduko dena. Bertan, Sra. Polaroiska bikoteak ekintza performatibo bat zuzenduko du. Ikuskizunaz gain, Institutuak 10. urteurreneko kanpaina berria aurkeztuko du, protagonistak euskara eta euskal kultura munduan zabaltzen lagundu duten hamaika pertsona direla.

Covid-19ren aurkako segurtasun-neurriek aretoaren edukiera nabarmen mugatuko dute. Partaide izango dira, ekitaldiko buru, Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile dena. Streaming bidez segitu ahal izango da, link honetan: https://youtu.be/1RIJJ6xqeTk.

Euskal Etxepare Institutua Facebook-en, Etxepare Euskal Institutua.
Webgunea, https://www.etxepare.eus/



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia