euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Baztandarren Biltzarrak Kaliforniako euskaldunen partaidetza zabala bilduko du datorren igandean Elizondon

2019/07/19

25 urte bete dira Kaliforniako euskaldunek talde gisa Diasporaren ordezkari Baztandarren Biltzarrean 1994an parte hartu zutenetik (argazkia Valerie Etcharren Arrechea)
25 urte bete dira Kaliforniako euskaldunek talde gisa Diasporaren ordezkari Baztandarren Biltzarrean 1994an parte hartu zutenetik (argazkia Valerie Etcharren Arrechea)

PUBLIZITATEA

Elizondo, Nafarroa. Diasporako euskaldunek presentzia eta partaidetza nabaria izango dute helduden igandean Elizondoko karriketan ospatuko den Baztandarren Biltzarrean. Partaide zuzen Kalifornia osoko 42 euskal dantzari eta 10 musikari bilduko dira besta eta kabalkadara, eta heiekin batera ehun bat senide, diaspora kaliforniarreko euskaldunen ordezkari, gehienbat honako euskal etxeetatik etorriak: San Frantzisko, Bakersfield, Rocklin, Fresno eta Chino. Musikariak Estatu Batuetakoak eta Euskal Herrikoak izango dira.

Gogoratu duela 25 urte, 1994ko Baztandarren Biltzarren parte hartu zutela lehen aldikoz talde gisa Kaliforniako euskaldunek Baztandarren Biltzarrean. Urtero Diasporako euskaldun frango biltzen dira festara, baina aurten gisa ofizialean eta talde gisa parte hartzea deliberatu zuten. Izan ere, duela 25 urte gaztetxo zirela etorri izan zirenetako batzuk heien seme-alaba eta familiakoekin hartuko dute parte aurtengoan.

Dantzan.eus-etik gogora arazten digutenez, hona igande honetako egitaraua Elizondon:

-10:00etatik aurrera, goiz osoan artisauen erakusketa ikusgai Pedro Axular karrikan
-11:00etan herri bakoitzak prestatutako orga apainduen desfilea hasiko
-14:00etan Mutildantzak Elizondoko plazan eta ondotik herri bazkaria Merkatuko zelaian

Bazkalondoko animazioan, Baztango ioiak edo eztei-soinuak, Baztandarren Biltzarraren mezua, sari banaketa, animazioa eta dantzak izanen dituzte Merkatuko Plazan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia