euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bahia Blancako Unión Vascak 2019ko "120 urte" Euskal Aste Nazionalaren egitaraua zabaldu du, azaroaren 2tik 10era

2019/10/07

PUBLIZITATEA

Bahia Blanca, Argentina. Bahia Blancako Euskal Etxeak adierazi berria du aurten azaroaren 2tik 10era garatuko den Euskal Argentinar Aste Nazionalaren egitaraua. Urtero ohi bezala, elkarretaratzea bi asteburuz luzatuko da luzatuko da, nahiz eta ekitaldi nagusiak bigarrenean izan. Horrek esan nahi du euskal etxeetako ordezkaritza gehienak eta oro har publikoa eta gonbidatuak hein handi batean bigarren asteko asteburua hurreratzen joan ahala hasiko direla heltzen.

Euskal Herritik etorriko diren artista gonbidatuen artean daude Patxi eta Konpainia eta Xabi Aburruzaga; eurak izango dira erromerietako animatzaile; dantzari lotuta baita ere, Telmo Esnal zuzendariak eta Gari Otamendi dantzari eta musikariak ‘Dantza’ filma aurkeztuko dute. Oñatiko Ganbara Abesbatza ere Euskal Aste Nazionaleko animatzaileetako bat izango da eta Argentinako euskal koruekin kantatuko du, besteak beste Abesbatzen topaketan.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkariei dagokienez, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburu eta Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola bertaratuko dira aurten euskal argentinar festara.

Eta EH Bildu barnean Diaspora gaietarako arduraduna den Jasone Agirre legebiltzarkideak ere baieztatu du bere partaidetza elkarretaratzean. 

Hona gaurko egunez, 2019ko Euskal Aste Nazionalaren programa:

Azaroaren 2an, larunbata
-18etan, Xare eta Esku Pilota: erakusketak Paranako, La Platako eta Buenos Airesko pilotarien esku. Omenaldia Peto Goñi eta Josetxu Arrechea Union Vascako kideei. Lekua: Euskal Etxeko trinketean.

Azaroaren 3an, igandea
-18etan, Erakusketa: margolanak, jantzi tipikoak, musika tresnak, bideoak, hitzaldiak, euskal sukaldaritza. Erakustaldia azaroaren 10era arte ikusgai. Lekua: Plaza Shopping merkataritza gunean, Sarmiento 2153an.

Azaroaren 4an, astelehena
-19etan, ‘120 urte’ Mus Txapelketa.
-21:30etan, lagunarteko afaria. Lekua: Euskal Etxeko Txokoa.

Azaroaren 5ean, asteartea
-19etan, ‘120 urte’ Mus Txapelketa: final aurrekoak eta finala.
-21:30etan, lagunarteko afaria. Lekua: Euskal Etxeko Txokoa.

Azaroaren 6an, asteazkena
-19etan, ‘120. Urte’ Dantzaldia Beti Aurrera taldeko dantzarien esku. Lekua: Rossini Antzokia, Mitre 225ean.
-21:30etan, Harrera Patxi eta Konpaniari eta Oñatiko Ganbara Abesbatzari.
-22etan, Lagunen arteko afaria. Lekua: Euskal Etxea.

Azaroaren 7an, osteguna
-20:30etan, Oñatiko Ganbara eta Bahia Blancako abesbatzen kontzertua. Lekua: Rivadavia Liburutegia, Colon 31an.
-22etan, Lagunen arteko afaria. Lekua: Euskal Etxea.

Azaroaren 8an, ostirala
-8etan, Ordezkaritzen harrera eta gosaria.
-12:30etan, bazkaria. Lekua: Soler 444an.
-15etan, Telmo Esnal zuzendariak eta Gari Otamendi dantzari eta musikariak ‘Dantza’ pelikula aurkeztuko dute. Lekua: Plaza Shopping Merkataritza Gunea, Sarmiento 2153an.
-15etan, euskara eta olgetarako ekintzak. Lekua: Plaza Shopping Merkataritza Gunea, Sarmiento 2153an.
-16:30etan, Dantza Tailerra Patxi eta Konpania taldearen eta Gari Otamendi eta Aitor Alava dantzarien esku. Lekua: Plaza Shopping Merkataritza Gunea, Sarmiento 2153an.
-19etan, Euskal Abesbatzen Topaketa, Oñatiko Ganbara Abesbatza partaide. Lekua: Rivadavia Liburutegia, Colon 31an.
-21etan, Erromeria, Xabi Aburruzaga partaide, Patxi eta Konpania, euskal etxeetako musikariak. Lekua: Euskal Etxea.

Azaroaren 9an, larunbata
-8etan, Ordezkaritzen harrera eta gosaria.
-10etan, FEVAren bilera. Harrera Eusko Jaurlaritzaren ordezkariei.
-10etan, Dantza zuzendarien bilera.
-10etan, Abesbatzen zuzendarien bilera.
-10etan, Liburuzainen bilera.
-10etan, Mintzodromo.
-12:30etan, bazkaria. Lekua: Soler 444an.
-17:30/18etan, kalejira. Lekua: Euskal Etxean.
-18:30etan, danborrada. Lekua: Bahia Blancako Udaletxean, Alsina 65ean.
-19etan, Dantzaldia. Lekua: Gran Plaza Antzokian, Alsina 170an.
-21etan, Erromeria Patxi eta Konpainiak animatuta eta Xabi Aburruzagaren errezitala. Lekua: Euskal Etxea.

Azaroaren 10ean, igandea
-11etan, Meza EEetako banderadunekin, Bahia Blancako Katedralean, Sarmiento 65ean.
-12etan, Dantza Talde guztien Plazako Dantzak. Lekua, Bahia Blancako Udaletxean.
-12:30etan, ‘120 Urte’ Euskal Astearen Agur Afaria. Euskarazko lehiaketen sari-emanaldia. Lekua: Bahia Blancako Nekazaritza Elkartean.
-17:30etan, Azken agurra ordezkaritzei.
Informazio gehiago, Union Vasca Facebook kontuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia