euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bahia Blancako 'Unión Vasca' Euskal Etxeak bere 123. urteurrena ospatu du bazkide eta lagunak bilduz

2022/02/07

123. urteurrena ospatu zuten Bahía Blancako "Unión Vasca" euskal etxekoek
123. urteurrena ospatu zuten Bahía Blancako "Unión Vasca" euskal etxekoek

PUBLIZITATEA

Bahía Blanca, Argentina. Urtarrilaren 29an Bahia Blancako “Unión Vasca” Euskal Etxeak 123 urte bete zituen eta bazkide eta lagun talde bat bildu zen afari baten inguruan ospatzeko. Egun berarekin, urtarrilaren 29an, 1899an, 47 euskaldun bildu eta sortu zuten, hasieran Laurak Bat izena hartu zuen euskal etxea. Elkarte berriak buruzagien egoitza komertzialetan funtzionatzen eman zituen lehen pausoak. 1905ean Lavalle eta Lamadrid kalean lurra erosi eta urte gutxiren buruan egungo egoitza eraikiko zuten. Kide eta jarduera ugariko euskal etxea da gaur egun.

Urteurrena udako oporraldi betean denez, eta urtero bezala sasoi honetan kirol- eta kultura-jarduerarik ez dagoenez, normalean ez da ekitaldi handirik egiten, baina beti ospatzen da 29ean bertan, eta aurten ez zen salbuespena izan. Egungo lehendakari Iñaki Ederrak ezin izan zuen parte hartu, konfinatuta zegoelako eta lehendakariorde Carlos Fernandez-ek eman zituen urtebetetzeko eta oroitzapeneko hitzak.

Hogeita hamar bat bazkide eta lagun bildu ziren afaltzera eta 123. urte hauengatik eta datozenengatik topa egitera.

Onena opa dizuegu. Zorionak!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia