euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Badator Literaldia 2016: Harkaitz Cano, Danele Sarriugarte, ipuinak, poesia, bertsoak eta hip hop-a

2016/03/31

Literaldia 2016ko irakurraldi baten afitxa
Literaldia 2016ko irakurraldi baten afitxa

PUBLIZITATEA

Ostiral honetan abiatuko da Bartzelonan Literaldia, Euskal Etxeak urtero antolatu duen euskal literatura jaialdia. Apirilean zehar Euskal Herriko idazleak, olerkariak eta ipuin kontalariak izango dira Bartzelonan, baina jaialdiak, ohi duen legez, bide berriak urratzen jarraituko du eta beste poesia mota batzuk ere bildu ditu bertara: bertsolariak eta hip hop kantariak. Jarraian, egitarau osoa.

Bartzelona, Katalunia. Hemen da berriz ere Literaldia, Bartzelonako Euskal Etxearen euskal literatura jaialdia. Urtero legez, apirilean zehar euskal literatura munduko azken nobedadeak ekarriko ditu jaialdiak Bartzelonara, Sant Jordi eta Liburuaren Egunerako bidea eginez.

Aurten jaialdia egitarau zabala dakar, eta beti bezala, literaturaz gain beste zenbait alor ere uztartu ditu: musika, marrazkigintza eta argazkigintza. Hilaren 29a arte luzatuko da jaia eta hil honetan zehar Euskal Etxetik euskal idazle ezagunak eta ezagutu beharreko sortzaile berri eta interesgarri andana pasako dira. Hona egitaraua:

-Apirilaren 1a, ostirala

Ipuin kontalariak: "Les aventures de l’avi Eusebi -Aitona Euxebioren abenturak”

Aitor Vinagret eta Noemí Delgadorekin. Katalanez eta euskaraz. 18:00tan. Doan.

-Apirilaren 7a, osteguna

Igotz Ziarreta argazkilariaren "Nosaltres els bascos" erakusketaren inaugurazioa

Biblioteca Esquerra-n, Eixample-Agustí Centelles. 19:00tan. Doan.

-Apirilaren 9a, larunbata

Abesti bat gutxiago. Nola egin bertso bat bidean galdu gabe.

Hitzaldia musikarekin; Harkaitz Cano, Rafa Rueda eta Oier Aranzabalekin. 20:00tan. Doan.

-Apirilaren 15a, ostirala

Alliberem Ashraf Fayadah

Ashraf Fayadh olerkari palestinarekin elkartasuna erakusteko poesia irakurraldia. Fayadhek 8 urteko gartzela eta 800 zigor kolpe jasotzera kondenatu dute, olerkiekin ateismoa sustatzea leporatuta. 20:00tan. Doan.

-Apirilaren 21a, osteguna

Hitzetik kantura. Bertso saioa

Unai Gaztelumendi eta Ane Labaka bertsolariekin. Hizkuntz Eskola Ofizialean. 18:00tan. Doan.

-Apirilaren 22a, ostirala

Erractus

Irakurraldia, Jule Goikoetxea, Danele Sarriugarte eta Kattalin Miner idazleekin. 20:00tan. Doan.

-Apirilaren 22a, ostirala

La Basu

Hip-hop kontzertua La Basu bilbotar rap kantariarekin. 22:00tan. Doan.

 -Apirilaren 23a, larunbata

SANT JORDI

Euskal Etxearen postua Ramblastan. Egun osoan zehar.

-Apirilaren 26a, astelehena

Harkaitz Cano eta Diego Ameixeiras

Hitzaldia UABeko Sala Cinema / Plaça Cívica-n. 13:00tan. Doan.

 -Apirilaren 26a, asteartea

Harkaitz Cano Euskal Literatura Kluban

Euskal Literatura Klubaren saio berria. Harkaitz Cano idazlea bertan izango da “Twist” eleberriari buruz hitz egiteko klubeko kideekin. Biblioteca Esquerra-n, Eixample-Agustí Centelles. 19:00tan. Doan.

-Apirilaren 29a, ostirala

Literatur ibilbidea

Gidaria Jordi Panyella, Editorial Pol·len eta Espai Contrabandos argitaletxeen zuzendaria. 19:00tan. Prezioa: 5€ (bazkideak 3€)

Informazio gehiago, Literaldia 2016 jaialdiaren webgunean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia