euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zesta (Jai-Alai) ikasteko doaniko eskolen eskaintza egin du Nevadako Elkon Fernando Lejardi pilotariak

2016/03/31

Fernando Lejardi, Nekane alabarekin, Elkoko frontoian zesta puntara jolasten (Argazkia: M.M.)
Fernando Lejardi, Nekane alabarekin, Elkoko frontoian zesta puntara jolasten (Argazkia: M.M.)

PUBLIZITATEA

Zesta puntako mailarik gorenean ia hamarkada biz ibili ondoren, erretiroa hartu duen Fernando Lejardik (Ziortza-Bolibar, 1973) eskuratu berriak ditu Markinatik Elkora bidaliak plastikozko hiru zesta. “Hasi barrientzako dira, ikasteko, nahita be ez dira apurtzen”, aitortu du. Prest dago bera bost bat laguni zestaren hasi-masiak irakasteko. “Ikastea eta ondo pasatzea da asmoa, . Eskaintza egina dago, Ikusiko orain pizten duen interesa eta emaitzak”, esan dio EuskalKultura.com-i

Elko, AEB. Ez dago Elkon zesta puntan aritzeko frontoirik, esku frontoi normala baizik, baina, edozelan be, Nekane alabarekin joan da aste honetan praktikatu eta jolastera Fernando. Moldatzen da zestarekin Nekane eta Nekanek ahal badu, Elko inguruko gainontzeko gazteek (eta nagusiek!) ahal dute, pentsatzen du pilotariak. Horrexegatik eskatu zituen hiru plastikozko zestak, Elkoko euskaldun eta ez-euskaldunei aukera eman eta interesa duenari zestan irakasteko.

Erretiroa urte hasieran hartuta, Fernando itzuli berria da bere emazte elkotar Mercedes Mendiverekin eta bien alaba Nekanerekin Elkora. Buletin honekin berbatan, Lejardik azaldu digu, Euskal Etxeak kultura bizirik mantentzeko egiten duen esfortzua ikusita, horrenbeste ume eta gazte euskal dantzari ikusita, pentsatu zuela berak ere bere hondar alea jar zezakeela euskal kulturaren alde, irakasten baina kirol arloan. Eta esan eta egin. Aste honetan plazaratua du eskaintza, besteak beste artikulu honen bidez. “Ez dakit zer gertatuko dan, baina hasteko eskaintza hemen dago, ikusiko da zer gertatzen dan, baina ni ahalegintzeko prest nago”, adierazi digu.

-Interesatua bazaude edo interesatua egon daitekeen inor ezagutzen baduzu, Fernando edo Mercedes Mendiverekin jar zaitezke harremanetan Facebook bidez



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia