euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Badator ‘Euskaraldia’ 2020, Diasporatik ere parte hartzeko aukerarekin; eman izena azaroaren 20a baino lehen

2020/10/26

2020ko Euskaraldia, "Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan"
2020ko Euskaraldia, "Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan"

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Euskara ulertzen dutenen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da 'Euskaraldia', euskara ulertu edo zerbait mintzatu baina inertziak edo dena delakoak medio ezagutza hori gauzatzen edo praktikatzen ez dutenei aukera ematearren aktibatu eta erabil dezaten. 2018an izan zuen lehenengo edizioa eta arrakastak bultzaturik aurten ere egingo da, proposamen luzeago batean eta lagun gehiagorengana iristekotan. Izan ere Diasporako eta Euskal Herritik kanpoko euskaldunek ere izango dute propio parte hartzeko aukera.

Ariketa sozialaren bigarren edizio honen leloa Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan da eta izena emateko formularioan Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeez gain, "Diaspora" ere agertzen da nondik hartuko dugun parte informatzeko aukeren artean.

2020ko Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra garatuko da eta parte hartzaileek euren rola aukeratu beharko dute: ahobizi rola aukeratzen duenak euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Belarriprest rola asumitzen dutenek, berriz, ahalegina egingo dute euskaraz ulertzen, gainerakoek euskaraz egin diezaieten eskatuko dute, ulertu bai baina mintzatzeko edo erantzuteko gaitasun osoa ez badaukate ere. Honez gain, euskaraz komunikatzeko aukera beti bermatuko duten ariguneak abiatuko dira.

Izena link honetan sartuz eman daiteke, rola aukeraturik, Euskaraldia-tik bultzatzen den filosofiari jarraituz: "Rola aukeratzean, gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean".

Euskaraldia sareetan:

Facebook, https://www.facebook.com/euskaraldia
Twitter, https://twitter.com/euskaraldia
Instagram, https://www.instagram.com/euskaraldia/
Webgunea, https://euskaraldia.eus/



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia