euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azulgo Gure Txokoak Zilarrezko Ezteiak eta Sanferminak ospatu ditu Arima Gaztea dantzari izan duen bazkaria tarteko

2019/07/15

Azulgo Euskal Etxearen 25. urteurrena
Azulgo Euskal Etxearen 25. urteurrena

PUBLIZITATEA

Azul, Argentina. Ekintzez betetako egunak izan ditu uztaileko lehenengo asteburukoak Azulgo Euskal Etxeak. Ekitaldi batzuk Euskal Etxeak berak antolatutakoak izan dira, beste batzuk, ostera, udala antolatzaile. Azken hauen artean, Kolektibitateen Pasalekuan egindako "banderen aldaketaren" zeremonian hartu zuten parte Gure Txokoako lagunek. Uztailaren 7an izan zen, herriko agintari eta gizataldeetako ordezkariak lagun, eta Argentinako ereserkia abestu eta banderak altxatu ondoren, guztiak bedeinkatu zituen Nuestra Señora del Rosario elizako Marcos Ferreyra apaizak.

Baina zalantzarik gabe, EEaren sasoi honetako ekitaldi nagusia Euskal Etxearen 25. urteurrena izan da. Ospakizuna Arabiar Etxean egin zen bazkari batekin hasi eta herriko Nuestra Señora del Carmen elizan eskainitako mezarekin bukatuta.


[Ohorezko Aurreskua Agustina Gonzalez-ek Euskal Etxeko sortzaileetako bat izan den Alicia Barberiari eskainia]

Arima Gazte taldean bilduta dauden euskal dantzariek hartu zuten euren gain bazkaria animatzeko ardura. Eta ondo baino hobeto egin zuten Aurresku, Lore Uztaiak eta fandangoak taularatzen. Dantza ikuskizunaz gain, ardo zahatoaz eta urtebetetze pastelaz ere gozatu ahal izan zuten gonbidatuek.


[Arima Gazte taldeko neskek  'Lore Uztaiak' dantzatu zuten, besteak beste]


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia