euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azoka eta programa oso batekin, Baionan egingo dira larunbat honetan Genealogia eta Tokiko Historia Topaketak

2016/10/06

Topaketako afixa
Topaketako afixa

PUBLIZITATEA

Hirugarrenez egingo dira, datorren larunbatean Baionan, Euskal Herriko eta inguruko genealogiazale eta tokiko historiazaleak bildu eta elkarretaratzeko asmoa duen topaketa hau. Iruñean egoitza duen Antzinako elkartea (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa eremu) eta GHFPBAM (Généalogie et Histoire des familles Pays Basque/Adour Maritime) elkartea antolatzaile, ekimena goizeko 9:30etatik arratsaldeko 6:30ak arte garatuko da. Diasporak ere presentzia izango du stand-etan eta erakusketa batean.

Baiona, Lapurdi. Egun oso bateko hirugarren Topaketa hau, GHFPBAM elkartea 30 urte betetzen ari den urtean bertan antolatu da eta Antzinako 10 urte betetzen ari dela. Ekimena Euskal Herri osoko elkarteen bilgarri izango da, baina antolatzaileek inguruko hainbat leku eta eskualdetako genealogia eta tokiko historia elkarteak ere gonbidatu dituzte, Frantziakoak bereziki.

Parte hartzaileak, beraz, elkarte genealogiazale bolondresak, kultur batasunak, tokiko historia taldeak eta artisau elkarteak ere izango dira. Ekimen profesionalen bat ere bertaratuko da eta behar da esan Diasporak ere bere lekua izango duela, esaterako Euskal Argentina elkarteak ipiniko duen stand-arekin eta baita Euskaldunen Argentina izeneko erakusketarekin ere. Sarrera kitorik da.

Hona Topaketako egitaraua:

Stand eta erakusleen zerrenda:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia