euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken eguna EuskalKultura.com-en euskal liburu eta CD zozketan parte hartzeko

2016/04/07

Lau zozketagaiak, Cameron Watsonen euskal historia liburua eta Iparraldeko kantarien hiru diskoak
Lau zozketagaiak, Cameron Watsonen euskal historia liburua eta Iparraldeko kantarien hiru diskoak

PUBLIZITATEA

Bihar da azken eguna EuskalKultura.com-ek zozketagai ipini dituen liburua eta CDak eskuratzeko. Liburua, "Modern Basque History" da, Cameron Watson-ena; eta hiru CDak Iparraldetik datozkigu: Kalakan-en "b_aldeak"; "Arbailan", Xiberoko ahots onenen sormen lan dagoeneko klasikoa; eta "Euskal kolore",  zenbait kantari eta talderen kantu hautuen bilduma. Parte hartzeko, aski email bat bidaltzea.

Donostia-San Sebastian. Azken eguna bihar ostirala EuskalKultura.com-en opari zozketan parte hartzeko. Oraindik egin ez baduzu, ez zazu gerorako utzi. Aski duzu email bat bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, titulu edo gai gisa 'Zozketarako' ipiniz eta testuan idatziz parte hartzailearen izen-deiturak, posta arruntaren helbidea (saria egokitzekotan bertara igortzeko) eta kontaktu telefono bat, eta adieraziz baita ere zozketatzen diren lau sarietatik zein hobesten den. Sariak (bat hautatu behar da) honakoak dira:

  1. "Modern Basque History", Cameron Watson egile, Nevada-Renoko Unibertsitateko CBS, Center for Basque Studies-ek argitara emana
  2. "b_aldeak" CD maxisinglea, Kalakan hirukotearena, a capela-ko kantuekin
  3. "Arbailan", Xiberoko ahots esanguratsuenen sormen lan eder dagoeneko klasikoa
  4. "Euskal kolore",  zenbait kantari eta talderen kantu hautuen bilduma

ZOZKETAKO JARRAIPIDEAK

Aski da apirilaren 8ko (bihar ostirala) 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita. Irabazleak hurrengo astelehenean, apirilaren 11ean, adieraziko dira buletinean.

Testuan honako informazioa baitaratuz:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren lau sarietako zein lortu nahi duzun: 1, 2, 3 edo 4

OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu

Zorte On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia