euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ayacuchoko 'Euskal Odola' Euskal Etxea, Maiatzaren 25eko aberri-ekitaldietan partaide

2011/05/27

Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeko Micaela Varela banderaduna eta Fermina Mariezcurrena lehendakaria Maiatzaren 25eko 2011ko ekitaldietan euskal gizataldeko ordezkari (argazkia Ayacuchoaldia.com)
Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeko Micaela Varela banderaduna eta Fermina Mariezcurrena lehendakaria Maiatzaren 25eko 2011ko ekitaldietan euskal gizataldeko ordezkari (argazkia Ayacuchoaldia.com)

PUBLIZITATEA

Ayacuchoko 'Euskal Odola' Euskal Etxeko lehendakaria, Fermina Mariezcurrena, eta banderaria, Micaela Varela, izan dira aste honetako asteazkenean Argentinan bertako jai abertzale handia den Maiatzaren 25eko ekitaldietan euskal komunitateko ordezkari. Data berezi honen karietara, Euskal Etxeak mahai-joko tailer bat ere antolatu zuen, txokolate-askaria barne, komunitate osoari zuzendua. Bihar, bestalde, bazkide guztiei luzatu die gonbita Mus Txapelketan parte hartzeko, Necocheako finalerako bidean. Eta gogora ekarri du baita ere zabalik dagoela uztailaren 16an egingo den zozketarako txartelak erosteko aukera. Azkenekoan Beatriz Gonzalez de Martiarena izan zen garaile, 499 zenbakiarekin.

Ayacucho, Argentina. Ayacuchon Maiatzaren 25eko Iraultzaren 201. urteurrena ospatzeko antolatu ziren ekitaldi ofizialek euria izan zuten goizeko protagonista eta programa General San Martin Askatzailea Aretora pasatu ziren, bertan agintariak eta hiriko elkarte eta indar bizien ordezkariak zeudela, tartean 'Euskal Odola' Euskal Etxea eta Ayacuchoko euskal gizataldearen izenean elkarteko Fermina Mariezcurrena presidentea eta Micaela Varela banderaria zeudela, azken hau zegokion jantzia eta ikurriña soinean.

Asteazkenean bertan, bestalde, Ayacuchoko Euskal Etxeak bestela ere egin zuen bat, aberriaren ohoreko egun honekin eta arratsaldepasa jai bat antolatu zuen herri osoari zabaldua, mahai-joko tailer batekin eta txokolatealdia ere barne. Ekimenak prezio herrikoiak izan zituen eta sarrerarekin zozketa batzuetan parte hartzeko eskubidea ere biltzen zen, guztia familia giroko arratsalde gozo bat igarotzearren.

Bihar larunbata, maiatzaren 29an, Euskal Odolak bere azken Mus Txapelketa egingo du. Bazkide behar da izan parte hartzeko eta 'Nazionalari so' ipini zaio izena, izan ere azaroan Necochean, Argentinako Euskal Aste Nazionalarekin batera egingo den Mus Txapelketarako txartel-emailea baita. Aurten euskal etxe ayacuchotarrean jokatu diren mus elkarretaratzeetan garaile atera diren gainerako bikoteekin lehiatuko da biharko txapelduna eta hortik garaile ateratzen dena izango da Necochean Ayacuchoko ordezkari.

Zozketa berria uzatilaren 16an eta tango afari arrakastatsua

Aipatu, aldi berean, joan den apirilaren 30ean egin zuela Ayacuchoko Euskal Etxeak sosa biltzeko bere azkeneko zozketa, herriko gau-loteria arauei jarraiki, eta irabazle 499. zenbakia atera zela, Beatriz Gonzalez de Martiarena eramale. Saria maiatzaren 7an Euskal etxearen egoitzan Tango Cristal-ekin eta Ivan Pessolanoren ahotsa lagun egin zen afari-ekitaldian banatu zen.

Izan ere, beti jendea biltzen duen eta inguruan arrakasta segurtatu samarra duen ohiko musika-molde talde honek ipini zion musika gaualdiari. Zerbitzatu zen janariak ere dagoeneko ohiko bihurtu diren laudorioak jaso zituen. Hemen ere, sarrerarekin batera, zozketa baterako zenbakia banatzen zen eta saritua, kasu honetan, Maria Rosa Verde anderea izan zen.

Gogoratu nahi zaie interesatuei, azkenik, datorren zozketa uztailaren 16an izango dela, loteria sistema berari segituz, ordu berean, eta nahi duenak eskura ditzakeela oraindik ere txartelak, zorteari zirikatu eta euskal etxeari lagundu nahi badio behintzat.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia