euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurrez aurreko saioak Arrecifesko EEan: gaur, Liburutegiaren urteurrena; igandean, mendeurrenari begirako bilera

2021/03/05

Gaur, 'Visita Guiada' eleberria aurkeztuko du egileak EEko “Lucio Echaniz” Liburutegiaren eta EKE-Eusko Kultur Etxearen 30. urteurrenean
Gaur, 'Visita Guiada' eleberria aurkeztuko du egileak EEko “Lucio Echaniz” Liburutegiaren eta EKE-Eusko Kultur Etxearen 30. urteurrenean

PUBLIZITATEA

Arrecifes, Argentina. Pandemiak sortutako krisia erabat gaindituta ez badago ere, osasun-egoera egonkor samarra dago gaur egun Arrecifesen eta horrek aukera berriak ematen dizkie hiriko elkarteei, tartean kultur erakundeei. Protokolo zorrotzari jarraituz, topaketa batzuk hasi dira antolatzen eta horietako bi Euskal Etxean izango dira, biak asteburu honetan. Gaur, Liburutegiaren 30. Urteurrena ospatuko dute; igandean, berriz, bilera egingo dute, datorren urtean izango den Euskal Etxearen mendeurren jaiaren antolaketa hizpide..

Gaurko kultur ekitaldian, “Lucio Echaniz” Liburutegiaren eta EKE-Eusko Kultur Etxearen 30. urteurrena ospatuko dute. Ospakizunean Juan José Opizzik Visita Guiada eleberria aurkeztuko du Laureano Pintos, Leo Gabilondo, Ariela Bolzan, Diego Amaya eta Juan Pablo Mujica adituak lagun. Sarrera libre eta doan izango da, beti ere protokoloa errespetatuz.

Igandeko proposamena ezberdina da. Izan ere, dei berezia oso egin nahi die Euskal Etxeak azken mende honetan zehar Euskaldunak Denak Bat-eko parte izan direnei. Datorren urtean, otsailaren 19an hain zuzen, 100 urte beteko baititu ‘La Vasca’ izenarekin ezaguna den Elkarteak eta jaia ahalik eta bazkide eta lagun gehiagoren artean antolatu nahi baitute. Bilera arratsaldeko 7etan izango da, Euskal Etxearen egoitzan.

Informazioa sareetan joango da eguneratzen, Centro Vasco Arrecifes – Euskaldunak Denak Bat (Facebook) eta @centrovascoarrecifesedb (Instagram).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia