euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asuncióngo Euskal Etxeak arrakastaz burutu du hitzaldia, afaria eta dantza-erakustaldia osagai zeuzkan Euskal Saioa

2019/09/02

Eduardo Nakayama historialariaren ‘Euskal jatorriko jendea Paraguain’ hitzaldia
Eduardo Nakayama historialariaren ‘Euskal jatorriko jendea Paraguain’ hitzaldia

PUBLIZITATEA

Asunción, Paraguai. Oihartzun politeko proposamena antolatu zuen Asunciongo Euskal Etxeak komunitateari begira eta euskal historia, gastronomia eta dantzak bilgarri eta erakusgai. Hasteko ‘Euskal jatorriko jendea Paraguain’ izenburuko hitzaldian Euskal Herritik iritsitako etorkinei buruz eta bertako gizartean euskal jendeak izandako eraginaz mintzatu zen Eduardo Nakayama historialaria. Lagun ugarik hartu zuten parte hitzaldian eta baita hitzaldiaren ostean zerbitzatu zen afarian ere.

Euskal apaingarriz propio edertutako areto batean gauzatu zen deia eta menuak, Jorge Iriberri chefa prestatzaile, bakailaoa eta garbantzuak Bizkaiko erara baitaratu zituen, besteak beste.

Gaualdiari amaiera emateko Ninive Orregoren zuzendaritzapeko taldeak dantza ikuskizuna eskaini zuen, jantzi tipikoak eta erraldoiak barne. 'Euskal saioa' uztailaren 31an gauzatu zen, San Ignazio egunez, eta hiriburuko La Nación egunkariaren arreta merezi izan zuen. Ekitaldiko argazki gehiago, hemen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia