euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteburuan hasiko da Donostian Euskal Gizataldeen arteko 39. Munduko Mus Txapelketa

2016/10/07

39. Munduko Mus Txapelketa honen itxura bere webgunean
39. Munduko Mus Txapelketa honen itxura bere webgunean

PUBLIZITATEA

Igandean hasiko da Donostian Euskal Gizataldeen arteko 39. Mundu Txapelketa. Parte hartzaileak bihar hasiko dira heltzen euren herrialdeetatik Donostiara eta igande arratsaldez abiatuko dira lehenengo bi saioak Kursaal Kasinoko aretoetan. Datozen egunetan, muslariek eta eurekin datozenek aukera izango dute Donostian, Zarautzen eta Tolosan egingo diren partidetan jarduteko, baita Donostia inguruko beste zenbait leku bisitatzeko ere.

[Egozte huts bat medio, aste honen hasieran denbora baino lehen eman genuen argitara Txapelketa honi buruzko artikulu bat eta barkamena eskatzen diegu irakurleei]

Donostia-San Sebastian. Igandean, urriaren 9an abiatuko dira Donostian Euskal Gizataldeen arteko 39. Mundu Txapelketako partidak. Parte hartzaileak bihar hasiko dira heltzen euren herrialdeetatik txapelketako ostatu-erreferentzian izango den Donostiako Silken Amara Plaza hotelera. Txapelketa igande arratsaldean abiatuko da ofizialki, lehenengo bi partida saioak Kursaal Kasinoko aretoetan jokatuz.

Txapelketako saio gehienak Donostian, bertako Kursaal Kasinoaren aretoetan egingo dira, baina bi egunez partidak Zarautzera eta Tolosara pasatuko dira. Bi herrietako agintariek harrera egingo diete parte hartzaileei eta, bertan partida saioak jokatzearekin batera, turismoa egin eta bisitatzeko aukera ere izango dute.

Egunero eta partidek utzitako tarteetan, muslariek turismo eta bisita egitarau bat daukate eurentzat antolatua, eta eurekin datozenek ere are zabalagoa Txapelketako saioak ikustearekin batera Donostiako eta Euskal Herriko hainbat paraje ezagutzeko programa eta aukera.

Mundu Txapelketa datorren asteko ostiralean bukatuko dira.

-Txapelketako programa osoa, hemen.
-Txapelketako webgunea, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia