euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteazkena azken eguna Etxepare Institutuaren zinema eta literatura sortzaile eta eragileen bidaia-poltsak eskatzeko

2018/10/27

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Datorren asteazkena azken eguna da Etxepare Euskal Institutuaren zinema eta literatura sortzaile eta eragileak nazioartean jarduteko bidaia-poltsa laguntzak eskatzeko, 2018 urteari dagokionez. "Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzak" deialdiak urriaren 31 du azkeneko aurkezpen eguna, Etxepare Euskal Institutua antolatzaile.

Bidaia-poltsa hauek lagungarri dira euskal sortzaileek Euskal Herritik kanpo egin ditzaketen promozio eta aurkezpen bidaietan, euskal etxeetan edo atzerriko zabalkunde zirkuituetan.

Laguntzak 120 euro eguneko ostaturako, eta 40 euro dietetarako dira gehienez (70 eta 40 hurrenez hurren zabalkundea Espainian bada).

Dena den, eskabideei buruko xehetasun guztiak hemen eskura daitezke. Argibide gehiago, Etxepare Institutuko Kizkitza Galartzari galdetuz k-galartza@etxepare.eus helbide elektronikoan, edota telefonoz (+34) 943 023 409 zenbakian (10:00-14:00).

Etxepare Euskal Institutua
Tabakalera eraikina
Andre Zigarrogileak plaza, 1.
20012 Donostia
Tel: (+34) 943 023 400



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia