euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Artzai Ona' AEBetako euskal diasporaren elkarte katolikoak online berripapera estreinatu du, 'Elkarri', harpidetza doan

2020/12/13

 Lehenago aita Martxel Tillousek San Frantziskotik paperean egiten zuen 'Lokarri'ren lekukoa hartu du, online, 'Elkarri'k
Lehenago aita Martxel Tillousek San Frantziskotik paperean egiten zuen 'Lokarri'ren lekukoa hartu du, online, 'Elkarri'k

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Estatu Batuetako euskal diasporari lotutako 'Artzai Ona' elkarte katolikoak berripapera estreinatu du aste honetan. 'Elkarri' hilabetean behin aterako da eta bere aurreneko zenbakia 2020ko abenduari dagokio, ingelesez da ia osorik, eta euskal komunitateari eta erlijioari lotutako berriak biltzen ditu. Bere orrialdeetan, Kalifornian egoitza duen aita Antton Egiguren-en hitzak eta euskaldunen artean gertatutako heriotzen berri dakar, besteak beste.

Izan ere, lehenengo zenbaki honek honako izenburuko atalak biltzen ditu:

-Artzai Onaren Agurra! Greetings from Artzain Ona
-Feed the body, feed the mind, and feed the soul
-Our Spiritual Community
-Gure Santuak / Our Saints
-Abendua / Advent
-Berrixkak / News
-Goian Bego: Memorials
-Eskerrik Asko

'Elkarri' pixkanaka joango da hobetzen eta pauso berriak ematen. Berehala espero du emailez ezezik webgunean ere agertu ahal izatea.

Zure etxean eskuratu nahi baduzu, aski duzu info@basquecatholic.org helbidera idaztea, izenburuan 'Elkarri' ipiniz eta zure izena, nondik idazten duzun eta emaila emanez.

-Artzai Onak dohaintzak onartzen ditu, hemen
-Artzai Onaren webgunea, hemen
-Artzai Onaren Facebooka, hemen (bertatik segi daitezke egunero astegunetan errosarioak eta igandetan mezak)

Datorren meza, gaur igandea, abenduaren 13a, goizeko 8:15etan (Kaliforniako ordua), 17:15etan (Euskal Herriko ordua) segitu ahal izango da, hemendik. Mezarako kantu eta irakurgaiak, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia