euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz jardun zuten Comodoro Rivadavian bertako Haize Dantzariak-ekoek; EEa sarean da blog batez

2009/08/14

Joan den uztailaren 22an bertako euskal etxeko 'Haize Dantzariek' Comodoro Rivadavian eskainitako euskal ikuskizuneko irudia (argazkia, Mailen, Noelia eta Maite L.-ren politesia)
Joan den uztailaren 22an bertako euskal etxeko 'Haize Dantzariek' Comodoro Rivadavian eskainitako euskal ikuskizuneko irudia (argazkia, Mailen, Noelia eta Maite L.-ren politesia)

PUBLIZITATEA

Argentinar Patagonian, Chubut probintziako hiri handiena den Comodoro Rivadavian, bertako herritarrak kontent egon daitezke, gutxitan ikusten den moduko ikuskizun aparta eskaini baitzieten uztailaren 22an bertako Euskal Etxeko dantzariek, Maite Bazan gazteak koordinaturik, 'Ele Multiespacio' aretoan, euskal sukaldaritza ere dastatzeko aukerarekin. Dantzariek gogo handiz dantzatu zuten, eta gogo eta indar hori transmititzeko gauza izan ziren ikusleei, egiten ari den horretan sinesten duenak bakarrik egin dezakeen bezala. Esan, bestalde, Comodoroko Euskal Echea elkarteak abian duela dagoeneko bere webgunea, bloga, sarean.

Comodoro Rivadavia, Argentina. Egiari zor, zorionak ematea besterik ez dago dantzariei eta Ele Multiespacioko euskal ekitaldia antolatu eta gauzatzen algundu zuten guztiei, barnean zati gastronomikoaz arduratu zirenak, bertaratu zirenek 'piparrada' edo 'abadejo a la vizcaina' hautatzeko parada izan baitzuten.

comodoro rivadavia dantzariak

 [Haize Dantzariak taldeko dantzariak emanaldian]

Afaria eta ekitaldia oro har maitasunez prestatua izan zen eta ahalegin handia ipini zuten hor 'Haize Dantzariak' taldeko kideek, errepertorio zabala, koloretsua, anitza eta ongi prestatua aurkeztu baitzuten, bizitasun eta edertasun handiko irudiak eta sentipenak transmitituz; eurak dantza horiek biziarazi eta hori guztia transmititzeko gauza izan ziren, dantzatzearekin sentitzen dituztenak eta euren euskal sentimentuen indarra ikusleekin partekatuz. Bat baino gehiago hunkitu zen, tartean Euskal Herrian sortutakoren bat, jaioterritik hain urrun egonik, Diasporan jaiotako euskaldunek  barruan zabaldu zizkioten dardarek eraginda.

Comodoro Rivadaviako Euskal Etxearen bloga

Esan dezagun, azkenik, interesa duenarentzat, Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak sareratua duela jadanik bere webgunea, bloga, eta bertan aipatzen dituen gauzen artean, Ele Mustiespacioko euskal jaia aipatu eta bertako argazkiak agertzen direla. Euskal Etxearen jakingarriak hauek dira:

Asociación Euskal Echea de Socorros Mutuos
Alsina 446
Comodoro Rivadavia U9000WAJ
Tel: 54 2974 4485162
Webgunea: http://asociacioneuskalechea.blogspot.com
Ê-maila: vascoscr@yahoo.com.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia